Kamioi gidari bat ospitaleratu dute Zuhatzan bere ibilgailua irauli eta gero

Aitor Aspuru Saez 2026ko maiatzaren 19a

Iaz iraulitako kamioietako bat.

07:20ean gertatu da istripua eta Usansoloko ospitalera eraman behar izan dute gidaria.

Ezbeharra gertatu da gaur goizean A-3641 errepidean, 07:20ak aldera. Zuhatzako herrian izan da, Ibaguengo bidegurutzetik 200 metro ingurura. Zehazki, kamioi bat irauli da eta horren ondorioz ospitaleratu behar izan dute gidaria. Usansolora eraman dute osasun zerbitzuek, eta Ertzaintza egon behar izan da errepidean trafikoa bideratzeko, 10:30ak arte.

Gogoratu beharra dago erakundeen gatazka puntua dela errepide hori. Izan ere, A-3641 errepidean ohikoak dira horrelako ezbeharrak. 2024an, esaterako, bi kamioik bide ertzean amaitu zuten urteko azken hilean, abenduaren 23an eta abenduaren 3an. Antzeko ezbeharrak gertatu zen 2025eko ekainean, eta egun bat baino gehiago behar izan zuten ibilgailua erretiratzeko

Egoera errepikakor horrek isla du esparru politikoan. Izan ere, Okondoko Udalak exijitzen dio Arabako Foru Aldundiari errepidea ahalik eta lasterren hobetzea (herriko ume askok Aiarako ikastolara jotzen dutelako egunero), baina Aiarako Udalak aldarrikatzen du, ezer baino lehen, trafiko astuna debekatu behar dela bide horretan, arriskutsutzat jotzen baitute kamioen presentzia eta hartzen duten abiadura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide