Paella lehiaketarekin ekin diote dute aurten Domingo Deuna Luiaondon

Maider Ramirez Martin 2026ko abuztuaren 9a

Txapelketa gastronomiko berriaz gain, ohiko osagaiekin ospatu dute luiaondoarrek jai-eguna: meza, haurrentzako-jolasak, musika, herri-kirolak...

Domingo Deuna ermitaren inguruko zelaietan bildu ziren atzo Luiaondoko bizilagunak, santuaren omenezko jaia ospatzeko. Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu zuten horretarako, eta jai-giro ederrean igaro zuten eguna. 

Berrikuntza batekin abiatu zuten larunbata, paella lehiaketarekin, hain zuzen ere. Horrez gain, meza, haurrentzako jolasak eta trikipoteoa ere egon ziren goizean zehar. Herri bazkaria egin zuten gero, eta briska txapelketarekin eta bingo musikatuarekin alaitu zuten bazkalostea. 

Arratsaldean, herri kirol erakustaldia, helduentzako jolasak eta bingoa egin zituzten. Egunari amaiera ezin hobea emateko odolosteak prestatu zituzten, Ganeko erromeriaren musikaz girotuta afaltzeko. Herriko Sospechoso de Spam DJak luzatu zuen gaua.

Argazkiak: Julene Urkijo eta Maider Ramirez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide