Aiarako Udalak %8ko igoera onartu du zabor bilketaren tasan

Aitor Aspuru Saez

Aiaraldeko Kuadrillak egiten du zerbitzuaren kudeaketa. / Aiaraldea.eus

Alkatearen kalitatezko bozari esker egin zuen aurrera tasa berriak.

Atzo ez-ohiko udalbatza izan zuten Aiaran eta zabor bilketaren tasaren eguneraketa onartu zuten. %8ko igoera ezarri dute eta hobariak %10ean mantenduko dituzte. Edonola ere, gogoratu beharra dago onura horiek jasotzeko aurten eman behar zela izena, ziurtatzeko etxeko konpostajean, konpostaje komunitarioan edo, jatetxeen kasuan, etxez-etxeko zerbitzuan parte hartzen zela.

Konpostajearen bitartez hondakin gutxiago sortzea ekiditen da eta hori saritu nahi du tokiko erakundeak.

Tasa berriak aurrera egin zuen Pruden Otegi alkatearen kalitatezko bozari esker. Izan ere, EAJ abstenitu zen eta Aiara Batuzek kontra egin zuen. Berdinketaren ondorioz, alkatearen boza gailendu zen.

Aipatu beharra dago eguneraketaren arrazoia dela zerbitzu publiko hori autoaskia izan behar dela, Europar Batasunak zehaztutako irizpideen arabera. Horrek esan nahi du tasaren bilketatik lotutako diruaz finantzatu behar dela eta igoerak egon direla eskualde osoan. Aiaran, esaterako, iaz %11koa izan zen garestitzea eta kasu deigarriena Amurriokoa izan da, aurten %70 baino gehiago handitu baita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide