“Kontseilua ezagutaraztea eta euskararen erabilera sustatzea izan da udako kanpainaren helburua”

Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 11:12


Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kidea da AITZIBER ALAVA ZURIMENDI (Zuhatza, 1975). Udan kontseiluak egin duen kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.

Duela gutxi sortu zenuten Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua.


Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kidea da AITZIBER ALAVA ZURIMENDI (Zuhatza, 1975). Udan kontseiluak egin duen kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu.

Duela gutxi sortu zenuten Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua.

Bai, ofizialki Otsailaren 12an jaio zen, baina lana bi urte lehenago hasi egin zuten hainbat lagunek. Gaur egun Kontseilua 40 entitatez osatuta dago eta lotzen gaituena zera da: aiaraldeko euskararen normalizazioaerrealitate bat izatea. Horretarako elkarlana da gure oinarria. Bilgune iraunkorra izan nahi dugu, egiten ari garen eta egingo dugun lanaren eraginkortasuna bilatu nahi dugu, erreferente izan nahi dugu gure lurraldean. Euskarak merezi du.

[video:https://vimeo.com/155379896 align:center]

Udan kanpaina gauzatu duzue. Nolakoa izan da?

Udako kanpaina horrekin bi helburu lortu nahi genituen: jendeak kontseilua ezagutzea eta euskararen erabilera sustatzea.


Jai giroan gaudenean, estresa alde batera uzten dugu eta horrela, gure konplexuak, gure lotsak baztertzen ditugu eta errazago izaten da euskaraz mintzatzea. Euskaraz aritzeko gonbidapena zabaldu nahi genuen.

Guzti hau kontutan izanda, puxikak eta pegatinak banatzea pentsatu genuen, “Jaietan Euskara ari du” lemapean. Hainbat adinetako pertsonetara heltzeko modu atsegin batean. Bost koloretako puxikak banatu ditugu umeen artean eta hainbat herritan, txupinazoak aprobetxatuz balkoietatik bota izan ditugu. Euskararen kolorea jarri dugu jaietan.


Horretarako elkarlanean aritu zarete beste talde batzuekin.

Elkarlanean aritzen garenean oso sinergia ederrak sortzen dira.



Udako kanpaina honetan gertatu dena eskertzekoa eta txalokatzekoa izan da: Buruhandi mitologikoak egon dira gurekin puxikak eta pegatinak banatzen.



Haiek gure kanpainaren berri izan zutenean kanpainan parte hartu nahi zutela esan ziguten. Haien bi ezaugarriak dira ez dutela inor jotzen eta euskaldunak direla. Beraz, gurekin aritzeko inolako kontraesanik ez zegoenez, elkarrekin ibili gara herriz herriz gure mezua zabaltzen: “Jaietan euskara ari du”

Kontseilukideak ez diren norbanakoek eta elkarteek lagundu gaituzte baita ere; Artziniegako nesken sokatira taldea, adibidez.

Zenbat herritan egon zarete?

Aiaraldeko udalerri guztietara joatea zen gure asmoa, baina materiala uztailaren bukaeran jaso genuenez ezin izan dugu Arakaldora joan, jaiak uztailaren erdialdean izan baitziren

Gure kanpaina Luiaondon hasi genuen, Abuztuaren 10ean. Gero, Amurrion, Laudion, Arrankudiagan, Okondon, Orozkon, Artziniegan, Urduñan egon gara, eta irailaren 10ean Baranbion izan gara.

Azaroan Zollora joateko asmoa dugu. Eta horrekin bukatutzat emango dugu gure aurtengo udako kanpaina.


Nolakoa izan da harrera?

Oso ona izan da herri guztietan. Ez dugu inolako arazorik izan, lehentasunezko lekuetan jarri gara, gure materiala prestatzeko behar ditugun baliabideak eskuragarri izan ditugu (entxufeak ata abar), ateak zabaldu dizkigute guk behar izan ditugun orduetan... eta bestaldetik, unean behar genituen boluntarioak herrian bertan harrapatu ditugu, bai buruhandiak eramateko, bai puxikat puzteko, pegatinak banatzeko.... Oso lan erraza izan da, eta gure sentsazioa oso positiboa da.


3000 puxika eta 5000 pegatina banatu ditugu guztira.


Puxikak jasotzeari baietza eman diote ume orok eta pegatina janzteari ezezkoak jaso ditugu besterik ez. Beraz, zenbakiek ere, oso harrera ona izan dugula diote.

Behin uda pasata, zeri ekingo diozue?

Hurrengo hilabeteetan euskararen inguruko jardunaldiak egin nahi ditugu, gure web-gunea martxan jartzeko asmoa dugu eta Aiaraldeko Euskararen Agenda gauzatuko dugu.

Kontseiluko eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa eskatzen duen ekimena egingo dugu Abenduaren 3an: Euskaren Nazioarteko eguna elkarrekin aldarrikatu.

Azken ekimen hori lantzeko hurrengo Irailaren 16an bilduko gara, Amurrioko Aekn, arratsaldeko 18:00etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide