Larunbatean Zuhatzako jaiek eztanda egingo dute

Zuahtzako jaiak hurrengo larunbat eta astelehenean ospatuko dituzte. Hilak 16an, eguerdiko 12:30etan, Pezukeraren jaitsietak jaiei hasiera emango die, ohiturari jarraiki, eta momentu horretatik aurrera jaiek eztanda egingo dute egitarau oparoarekin. 

Zuahtzako jaiak hurrengo larunbat eta astelehenean ospatuko dituzte. Hilak 16an, eguerdiko 12:30etan, Pezukeraren jaitsietak jaiei hasiera emango die, ohiturari jarraiki, eta momentu horretatik aurrera jaiek eztanda egingo dute egitarau oparoarekin. 

Larunbat goizean Pezukera ez ezik, umeak ere protagonista izango dira, izan ere, haurrek beraiek prestatu duten 'Amamak' txontxongilo emanaldia eskainiko dute eta puzgarriekin osatutako jolas parkean gozatzeko aukera izango dute, goizez zein arratsaldez. 14:30etan anaiarteko bazkari tradizionalari ekingo dote eta horren ondoren Lobo & Carmine musikariek girotuko dute jaia.

Tortila txapelketaz gain, arratsaldean Amurrio Dantza taldearen emanaldia egongo da eta Partymanen emanaldia. Gauez Lotxoko erromeria taldeak hartuko du jaia girotzeko ardura. 

Santa Marina eguna

Astelehenean, hilak 18an, meza egingo dute 12:30etan. Triki poteoa eskainiko dute horren ondoren eta jaiei amaiera emateko, Pezukera agurtuko dute 14:00ak aldera hurrengo urtera arte. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide