Partikula kantzerigenoen kasuan Aiaraldeko aire kalitateak ez ditu betetzen Osasunaren Mundu Erakundearen irizpideak

Erredakzioa 2016ko eka. 22a, 10:25

Ecologistas en Acción taldeak txostena osatu du Espainiar Estatuko aire kalitateari buruz, eta aipamen berezia izan du Aiaraldeak bertan. Izan ere, eskualdeko aireak ez ditu betetzen Osasunaren Mundu Erakundearen gutxieneko irizpideak, 10 mikra baino gutxiagoko tamaina dauzkaten partikulen mugak gainditzen ditu eta.

Ecologistas en Acción taldeak txostena osatu du Espainiar Estatuko aire kalitateari buruz, eta aipamen berezia izan du Aiaraldeak bertan. Izan ere, eskualdeko aireak ez ditu betetzen Osasunaren Mundu Erakundearen gutxieneko irizpideak, 10 mikra baino gutxiagoko tamaina dauzkaten partikulen mugak gainditzen ditu eta.

Berez, Osasunaren Mundu Erakundeak iradokitzen du gehienez urtean 3 egunez gailendu behar direla 50 mikrogramoko metro kubikoko neurketak eta, guztira, urtean 13 egunez hautsi da muga hori Aiaraldean. Are gehiago, nazioarteko erakundearen ustez, gehienez 20 mikrogramoko batezbestekoa jazo behar da urtean zehar, eta eskualdean 25 mikrogramokoa da media hori; hau da, %25 gehiago.

“Neurtzaileak ez dira fidagarriak”

Miguel Ceballos ekologista eta txostenaren egileak azaldu du nahiz eta Osasunaren Mundu Erakundearen irizpideak ez diren errespetatzen, legea errespetatu dela. Berez, adituak salatu du legedia gero eta malguagoa dela kutsatzaileekin.

Zentzu horretan, zientzialariak erantsi du neurketak egiteko erabiltzen diren metodoak ez direla ohikoak eta emaitzak zalantzan jartzeko modukoak direla. Antza, EAEko tresnek ez dituzte jasotzen partikula arriskutsuenak; 2,5 mikrako tamainara ez direnak heltzen eta, hots, heriotzarekin eta gaixotasunekin harreman handiena dutenak.

Hori gutxi balitz, ez da araudiak eskatzen duena betetzen: datuak ez dira urteko egunen % 90an biltzen.

25.000 heriotz urtean

Miguel Ceballosek nabarmendu du partikulen kutsadurak datu kezkagarriak eragiten dituela. Osasunaren Mundu Erakundearen iritziz, Espainiar Estatuan 25.000 pertsona hiltzen dira urtero kutsadura horren eraginez eta, horrez gain, 32.000 milioi euroko gastua suposatzen du esparru sanitarioan; barne-produktu gordinaren % 2,8, alegia.

Adituak argitu du Osasunaren Mundu Erakundeak kantzerigenotzat jo dituela partikulak -birikietako minbizira lotuta- eta bereziki arriskutsuak direla emakume haurdunen, umeen, nagusien eta arnas aparatuan eta bihotzean gaixotasunak dituztenen artean.

Bestalde, harremana dute arnas eta bihotzeko eritasunekin eta alergiekin.

Sorburuak

Gehienetan, partikulak sortzen diren gunetik gertu mantentzen dira, baina haizeak mugitu ditzake. Eskualdeko kutsadura iturriak diesel motordun autoak eta lantegiak dira.

Adituak aipatu du Aiaraldean 15 enpresa daudela erroldatuta Iturri Kutsatzaileen Estatuko Erregistroan, gehienak metalurgikoak edo behira ekoizten dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide