"Ikasleei gauza politak egitea ez dela hain garrantzitsua azaltzen saiatzen naiz"

Erredakzioa 2016ko api. 22a, 09:41

LAURA LOPEZ (Amurrio, 1986) arte ikasketak egin ditu eta diziplina horri lotuta lana lortu du. Sorkuntzari buruz hausnartu du elkarrizketan. Artearen Hazia erakusketaren harira egindako elkarrizketa sortaren lehenengoa da.

Noiz erabaki zenuen arte ikasketak egitea?

LAURA LOPEZ (Amurrio, 1986) arte ikasketak egin ditu eta diziplina horri lotuta lana lortu du. Sorkuntzari buruz hausnartu du elkarrizketan.

Noiz erabaki zenuen arte ikasketak egitea?

Betidanik nire baitan eraman izan dut. Urteak aurrera joan ahala, geroz eta argiagoa eduki dut artea nire bokazioa izatea nahi nuela.

Etxeko giroan artea egon da beti hor: margoa, musika, artisautza…. Koadernotxoak beti izan du bere lekua nire poltsikoan, ideiak harrapatu nahian.

Zer iritzi duzu "Artearen hazia" erakusketaren egitasmoaren inguruan?

Ideia txiki batetik proiektu honetara ailegatzeak motibazioz betetzen nau. Horrek erakutsi dit ideia batean finko sinisten baduzu gauzak aurrera atera ahal direla.

Ikasketak egin ostean zer egoeratan topatu zinen?

Unibertsitatean amaitzerakoan, argi neukan lana topatzea ez zela izango gauza erraza bizi izan dugun garaia dela eta.

"Hain lehiakorra den mundu honetan, formazio gehiago behar izango nuela jakinarazi zidaten. Horregatik ikasten eta ikasten egon naiz duela gutxi arte."

Ez da bide erraza izan, baina gaur egun pozten nau gustura sentitzen nauen lana topatu izana. Urteen esfortzuak bere fruituak eman ditu eta arte irakaskuntzan nago sartuta.

Zaila da arte munduaz bizitzea?

Arte munduaz bizitzea ez da gauza erraza. Konpetentzia handia dago eta kontaktuak edukitzea benetan gauza garrantzitsua dela uste dut.

Iraunkortasuna eta behin eta berriro saiatzea dira oinarri.

"Zure burua ezagutaraztea garrantzitsua da eta hori ez da unibertsitatean erakusten dizuten gauza."

Ezagutzen ditudan hainbat artista “ospetsuak” beste lan batekin batera eramaten dituzte aurrera euren proiektu artistikoak edota bekak lortzen saiatzen dira.

Orokorrean arte ikasketak egiten dituzten ikasleentzako irtenbide profesionalik dagoela esango zenuke? 

Bai badaude. Bidea hasita zuregan sinistea da gakoa. Bideak anitzak dira.

Lantenoko arte eskolan (Aiarako Jaietako pregoilaria, alegia) eta Amurrioko kultur etxean klaseak ematen dituzu. Lantenoko eskolan zer da eskaintzen dena?

Lantenon badago hainbat tailer: zeramika, egurra, helduentzako eta umeentzako margolaritza.

Nik txikiei ematen diet margolaritza klasea. Oso teknika ezberdinak lantzen ditugu: akrilikoak, akuarelak, tinta txinatarra, collagea, graffitia…

Esperimentazioan oinarritzen naiz. Ikasleei gauza politak egitea ez dela hain garrantzitsua azaltzen saiatzen naiz, “artea ez dela gauza polita edo itsusia, baizik eta uneko adierazpena eta elkarlana”.

Oso talde heterogeneoa da. 4 urtetik 22 urte bitarteko ikasleak dauzkat, inguruko herrietakoak dira. Sortzen den giroa benetan polita da. Euren artean laguntzen dira eta batzuek besteengan ikasten dute.

Gaur egun hezkuntza formal zein ez formalean artea behar bezala lantzen dela uste duzu?

Nire ustez ez. Oso hutsune handia dago artea eta ikaslearen artean… Irakasten dena ez dator bat gaur egun dauden beharrekin.

Kultura bisualak inguratzen gaitu eta naiz eta honekin batera bizi ez gara gai bere kodeak ulertzeko. Ez dago artearen ikuspuntu erreala, artearen inguruan ikasketak egiten dituztenak soilik dira gai hau ulertzeko eta horrek egiten du eman behar zaion inportantzia ez ematea irakaskuntza artistikoari.

Bereizgarria da, umea eskolan ikasten hasten denean, artea erabiltzen da honek kontzeptu ezberdinak ulertzeko, hau da, kanpoko mundua ezagutzeko….

"Zergatik urteak igaro ahala arte mundutik urruntzen zaigu? Norbera heldua egiten denean ez al da artea garrantzitsua barne mundua ezagutu ahal izateko?"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide