“Ez dugu soldatarik ezta dietarik jasotzen, baina institutuak emandako bekarekin nahiko daukagu”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko api. 8a, 10:23

Myriam Gomez Dominguez (Amurrio, 1997) eta Brenda Lozano Prieto (Laudio, 1997) Zaraobe Institutuko ikasleak dira. Danimarkan ari dira lan-praktikak egiten.

Elkarrizketa hau atzerrira lan egitera joandako aiaraldearrei buruzko serie baten hirugarren atala da. Aurreko elkarrizketak ikusteko egin klik hemen.

Myriam Gomez Dominguez (Amurrio, 1997) eta Brenda Lozano Prieto (Laudio, 1997) Zaraobe Institutuko ikasleak dira. Danimarkan ari dira lan-praktikak egiten.

Zer dela erabaki zenuten atzerrira joatea praktikak egitera? Nola bukatu duzue Danimarkan?

Brenda: Praktikak atzerrian egitea erabaki nuen esperientzia berri bat bizitzeko eta aire aldaketa bat behar nuelako. Nazkatuta nengoen beti gauza berdinak egiteaz. Danimarkan amaitu dut ez zegoelako beste aukerarik, nahiago nuen Italiara joatea baina azken momentuan ezin zela esan ziguten eta kanpora joan nahi nuenez berdin izan zitzaidan nora.

Myriam: Aukera oso ona iruditzen zitzaidan praktikak egitea hiri batean non oso aurreratuta dauden gure lan esparruan. Gainera, banekien praktikak atzerrian egiteak heldutasun pertsonala emango zidala. Berdin zitzaidan praktikak non egin, Danimarkan edo Italian, nahi nuen gauza bakarra esperientzia pertsonal eta profesional berri bat edukitzea zen.

Nolakoa da atzerrian lan egitea?

Brenda: Atzerrian lan egitea gauza positibo asko dauzka. Alde batetik, beste hizkuntza batean komunikatzen ikasten duzu, eta beharrezkoa da ingelesez hitz egiten jakitea lan askotarako. Bestetik, beste kultura bat ikasten duzu, bere alde positibo eta negatiboekin. Ikusten ditudan gauzak negatiboak dira familia faltan botatzen duzula eta laguntza behar duzunean zailagoa dela eskatzea. Gainera, hemen zaintzen ditugun pertsona helduak ez dakite ingelesez hitz egiten eta ezinezkoa da beraiekin komunikatzea.

 

Gehien harritu didan gauza izan da pertsonen arteko harremanak nolakoak izaten diren. Hau da, nire ustez oso aurreratuta daude lan mekanismoetan baina pertsonen tratua ez zait batere gustatu”

 

Myriam: Atzerrian lan egiteak bere gauzak positibo zein negatiboak ditu. Alde batetik, kultura eta hizkuntza berri bat ezagutzen duzu. Bestalde, beste hiri batean bakarrik egotea gogorra izaten da hasiera batean, ez daudelako ez zure familia ez eta lagunak ere. Baina pixkanaka joan behar zara ohitzen. Lana dela eta, oztopo garrantzitsuena hizkuntza da. Azken finean, gure lanak pertsonen zainketak egitea du oinarri, eta zailtasun handia da ez jakitea zer esaten duten eta haiek zuri ez ulertzea.

Zeintzuk dira zuen lan baldintzak?

Brenda eta Myriam: Goizez lan egiten dugunean (egun gehienak) 7:30etan hasten gara, eta 15:30etan amaitzen dugu, 3 egun astero. Beste bi egunetan 13:00etan edo 15:00tan ateratzen gara. Bestetik, arratsaldez lan egiten dugunean, 14:00etatik 22:00etara egoten gara eta asteburu batzuetan ere lan egiten dugu.

Ez dugu soldatarik ezta dietarik jasotzen, baina, institutuak emandako bekarekin nahiko daukagu hemen 3 hilabeteak igarotzeko. Bestalde, han jaten dugu eta ez badugu nahi etxetik janaria eraman bazkaria ordaindu behar izaten dugu. Horregatik egunero etxean egiten dugu ogitarteko bat han jateko.

Zuen egoeran dauden beste pertsona batzuk ezagutzen dituzue?

Brenda eta Myriam: Bai. Zaraobeko ikaskide batzuk beste hiri batzuetara joan dira praktikak egitera. Bestalde, gure etxeko jabea Perukoa da eta kontatu digu zenbat kostatu zitzaion hemengo bizitzara ohitzea. Gainera, lan egiten dugun zentroan badugu lagun bat Kubatik etorri zena.

Praktikak bukatuta, zer asmo duzue?

Brenda:

 

Praktikak ez ditut amaituko, faltan botatzen baitut nire jendea eta ez naiz gai ikusten hemen bi hilabete gehiago irauteko”

 

Myriam: Praktikak amaituta itzultzeko asmoa daukat printzipioz. Baditut gogoak itzultzeko, baina ez dut baztertzen egun batean beste hiri batean lan egitea.

Beste zer edo zer gaineratu nahiko bazenute...

Brenda eta Myriam: Aholku bezala, praktikak atzerrian egiteko asmoa duten pertsonentzako, asko pentsatu eta zuen burua gai ikusi behar duzue 3 hilabete etxetik kanpo aguantatzeko. Egia da, hasiera batean gogorra izaten dela baina zure lana gustuko baduzu esperientzia bikaina da profesionalki, beste hiri baten lan mekanismoa ikusteko eta, pertsonalki, heldutasuna hartzeko eta erantzukizunei garrantzia emateko.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide