467 langabe gutxiago daude, baina prekarietatea da nagusi

Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 22:50

Langabezia jaitsi egin dela diote datuek. 2015eko urtarrilean 3.539 langabe zeuden Lanbiden erregistratuta. Aurtengo urtarrilean, baina, 3.072 kontabilizatu ziren. Hau da, 467 gutxiago.

Langabezia jaitsi egin dela diote datuek. 2015eko urtarrilean 3.539 langabe zeuden Lanbiden erregistratuta. Aurtengo urtarrilean, baina, 3.072 kontabilizatu ziren. Hau da, 467 gutxiago.

Jaitsiera bat eman den arren, langabezi-tasa altua izaten jarraitzen du eskualdean. Eskualdeko bi herri populatuenen, hau da, Laudioren (% 17,3) eta Amurrioren (% 15,7) tasak EAEko bataz-bestekoaren (% 14,6) gainetik daude.

Emakumeak, kolpatuen
Badaude horrenbeste aldatu egin ez diren beste gauza batzuk ere. Emakumeena jarraitzen du izaten langabeziak gehien kolpatzen duen sektorea, langabetu guztien % 56a baitira.

Adin-tarteen arabera ere aldatuz doa langabezi-tasa. Langabetu gehienak (1.491) 25-44 urte artean dituzte. Beste 1.437 langabetu 44 urte baino gehiago dituzte eta azken 144ak ez dira 25 urtera iristen.

Langabetu gehienak (1.902) zerbitzuen sektoreko langileak dira, 493 industriako langileak dira, 258 eraikuntzakoak eta beste 91 nekazaritza sektorekoak. Azken 328ak, baina, aurretik lanposturik izan gabekoak dira.

Urtarrilean sinatu ziren kontratuen % 94,5 aldi baterakoak ziren

Prekarietatea nagusi
Langabetu kopuruak behera egin duen arren, horrek ez du lan merkatuaren egonkortze bat ekarri. Prekarietatea da nagusi lanpostu gehienetan. Hori erraz ikusi daiteke urtarrilean eskualdean sinatu ziren lan-kontratuen kopuruei erreparatuz gero: 1.653 kontratutik 91 (% 5,5) baino ez ziren mugagabeak. Gainontzekoak (1.562) aldi batekoak ziren.

Gauzak ala, epe laburreko kontratuak dira nagusi. Laudion, adibidez, 31 egunekoa da bataz besteko kontratua. Urduñan, berriz, 8 egunekoa baino ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide