"Beldurgarria iruditzen zait 10 hilabetez urruti egotea"

Erredakzioa 2016ko ots. 12a, 08:00

GARAZI ELEJALDE (Izoria, 2000) eta SANTI ITURBE (Bilbo, 2000) Ameriketan egongo dira hurrengo ikasturtean eta ez Zaraobe Institutuan. Amancio Ortegak horretarako bekak ematen ditu eta bana eskuratu dute.

Ameriketan ikasteko beka lortu duzue, nolakoa izan da prozesua?

Santi Iturbe: Nik “Amancio Ortega” fundazioko beka hauen inguruan udaleku batean entzun nuen. Beka hauek nahiko ospetsuak dira Galizian, eta udaleku horretan galego asko zeuden.

GARAZI ELEJALDE(Izoria, 2000) eta SANTI ITURBE (Amurrio, 2000) Ameriketan egongo dira hurrengo ikasturtean. Amancio Ortegak ematen duen beka bana eskuratu dute.

Ameriketan ikasteko beka lortu duzue, nolakoa izan da prozesua?

Santi Iturbe: Nik “Amancio Ortega” fundazioko beka hauen inguruan udaleku batean entzun nuen. Beka hauek nahiko ospetsuak dira Galizian, eta udaleku horretan galego asko zeuden.

"Banekien hobe errealista izatea nuela, eta hasieran ez nuen espero beka irabaztea".

Beka hartzeko hainbat gauza egin behar izan nituen: lehenik Interneten bidez, hainbat datu eman behar izan nituen: hirugarren mailako notak, argazki pertsonalak, errenta aitorpena… Galdera batzuk egin zizkidaten ere, nire eguneroko bizitza, zaletasunak, etab. jakiteko.

Geroago, ingelesezko azterketa bat egin behar izan nuen. Hori guztia 7.700 pertsonen artean 1.500 aukeratzeko egin zuten.

Aukeratuok Skype-n bidezko elkarrizketa bat izan behar genuen aztertzaile batzuekin. Nik izugarri poztu nintzen Skype-ko elkarrizketarako hautatua izan nintzenean, baina ezin alderatu beka irabazi nuela jakin nuen momentuarekin.

Prozesua ere disfrutatu nuen, nire bizitza Ameriketan nolakoa izango den inguruan asko pentsatzen nuelako.

Garazi Elejalde: Nire lehengusinak eman zidan Ameriketan ikasteko beka honen berri, berari institutuko irakasleek esan zioten eta nik izena ematea erabaki nuen.

Hasieran, hainbat baldintza jarri zituzten; DBHko 4.mailan ikasten egotea, 3. mailan 7 puntuko media baino gehiago izatea, ingeleseko nota 8 edo altuagoa izatea eta aurretik atzerrian ikasten 6 hilabete baino gehiago egon ez izana.

Niri buruzko galdera batzuk erantzun eta hainbat agiri bidali behar izan nituen, ondoren herrialdea aukeratu nuen.

Jarraian, idatzizko azterketarako data eman ziguten (Azterketa horretan, listening, reading eta writing-a egin behar izan nituen). Abenduaren 17an ahozko frogara pasatuko ginenon zerrenda argitaratu zuten, bigarren frogarako ordutegiekin batera. Ahozko frogan, skypen bidez hitzaldi bat egin behar nuen ingelesez eta gero hainbat galdera egin zizkidaten gaztelaniaz.

Nik urtarrilaren 12an egin nuen ahozkoa eta ia bi aste itxaron ostean, urtarrilaren 26an zerrenda atera zuten. Guztiok oso pozik jarri ginen berri ona jakitean.

Nora joango zarete eta zergatik hautatu duzue leku hori?

Santi Iturbe: Nire ustez, Estatu Batuak Kanada baino helmuga politagoa dirudi, batez ere tenperaturaren aldetik.

Hala ere, entzute handiko herrialdea da eta, ziurrenik, horra joateko beste aukera batzuk izango ditut. Horregatik beste gauza ezberdin bat hartu nahi nuen eta Kanada hautatu nuen.

"Manitobako hiriburura, Winnipeg-era, bidaliko naute, Bilbo baino bi aldiz handiagoa den hiri batera. Hor 11th Grade egingo dut, hemen Batxilergoko 1. maila dena".

Garazi Elejalde: Aukeran Kanada edo Estatu Batuak nituen, azken momentura arte zalantzak izan nituen, baina azkenean, Estatu Batuak ezagunagoak zirenez eta txikitatik hara joatea nire ametsetako bat zenez, Estatu Batuak aukeratu nituen, eta orain ez naiz nire aukeraketaz batere damutzen.

Oraindik ez didate ikasketak aukeratzeko zerrendarik eman, baina ikasketa humanistikoak aukeratuko ditut, Zaraoben ere ikasketa horiek aukeratzeko asmoa nuelako.

Zenbat denbora egongo zarete, noiz joango zarete?

Santi Iturbe: Kanadan ikasturte oso bat egongo naiz. Hala ere, kurtsoa hasi baino egun batzuk lehenago joango naiz (abuztuan), eta hau bukatu eta beste egun batzuk geroago bueltatu (uztailean).

"Azkenean, 10 hilabete baino pixka bat gehiago izango naiz kanpoan".

Bekaren helburuetako bat kultura guztiz berri batean sartzen ikastea da, eta horregatik institutu berri batean eta familia berri batekin egongo naiz denboraldi horretan.

Garazi Elejalde: 1. Batxilerra egingo dut, hango 11.gradua. 10 hilabete egingo ditut Estatu Batuetan, oraindik ez didate esan zein egunetan joango naizen, baina abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran izango da.

Joan aurretik bekadun guztiok Madrilen asteburu bat egongo gara eta gero, egokitu zaigun estatura joango gara.

Zer uste duzue emango dizuela esperientzia honek?

Santi Iturbe: Dudarik gabe, nire ingelesa asko hobetuko dut. Gainera, autonomia eta heldutasun maila handia lortuko dudalakoan nago, ezagutzen ditudan gauzengatik ia urte oso bat urruti egotea zaila izango delako. Lagun berriak ere egitea espero dut.

Garazi Elejalde: Esperientzia hau ahaztezina izango da. Jende berria, beste kultura eta ohitura batzuk ezagutzeko aukera izango dut, eta bide batez nire ingeles maila hobetzeko aukera izango dut.

Nola sentitzen zarete joan baino lehen, uste duzue herria, senideak eta lagunak faltan botako dituzuela?

Santi Iturbe: Egoera beldurgarria iruditzen zait hainbat denboraz ezagutzen ditudan gauzengandik urruti egoteak. Hala ere, uste dut lehenengo asteak zailenak izango direla, eta berehala ohituko naizela egoera berri horri. Joateko irrikatan nago!

Garazi Elejalde: Esperientzia hau lehenbailehen hasteko irrikatan nago, Estatu Batuetara joango garen beste guztiok bezalaxe. Whatsappeko taldeari esker egunero gure egonaldiari buruzko berriak partekatzen ditugu.

"10 hilabete denbora asko da, familia eta lagunak ikusi gabe, agur esateko momentua oso gogorra izango da, baina gaur egun dauden teknologia berriei esker, haiekin komunikatu ahal izango naiz hemen egongo banintz bezala eta bitartean han biziko dudan esperientzia ahalik eta gehien aprobetxatuko dut".

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide