Enpresen kutsadura, motokrosa, miru gorria eta bideo-jokoak protagonista egunkarian

Erredakzioa 2016ko urt. 13a, 18:21

Bihar argitaratuko da 2016ko lehen Aiaraldea Egunkaria eta, ohikoan bezala, eduki anitzez osatua egongo da.

Bi izango dira egunkariko eduki nagusiak, bi erreportaje. Bata eskualdeko 13 enpresa kutsatzaileenen datuak izango ditu aztergai. Bigarrena, berriz, miru gorriari buruzko erreportaje didaktikoa izango da, Naturayalako kideek idatzi eta argazki ikusgarriekin hornitutakoa.

Bihar argitaratuko da 2016ko lehen Aiaraldea Egunkaria eta, ohikoan bezala, eduki anitzez osatua egongo da.

Bi izango dira egunkariko eduki nagusiak, bi erreportaje. Bata eskualdeko 13 enpresa kutsatzaileenen datuak izango ditu aztergai. Bigarrena, berriz, miru gorriari buruzko erreportaje didaktikoa izango da, Naturayalako kideek idatzi eta argazki ikusgarriekin hornitutakoa.

Kultura atalean, berriz, ezohiko gai bat ekarriko dugu gurera: bideo-jokoak. Bideo-jokoetan euskaraz aritzeko sortutako Game Erauntsia komunitatearen sustatzaileetako bat den Urtzi Odriozolarekin mintzatuko gara horretarako. Burubio elkarteko kideek abian jarritako egitasmoari buruzko artikulu bat ere topatu ahal izango du irakurleak.

Motokrosa eta Papamovila

Hasi berri dugun urteko lehen albisteei hiru orriko errepasoa ere egin ahal izango die irakurleak. Kirol atalean, berriz, Eneko Martinez izango da protagonista. Motokrosean aritzen den euskal herritar gazteena da bera.

Kontrazalean, berriz, Nora Calzadak abian jarritako Papamovila gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.

Kolaboratzaileak ere ez dira faltako zenbaki honetan. Txema Urkijo, Itziar Larrazabal, Asier Amondo, Jon Muñoz eta Itziar Urkijoren iritzi-zutabeak egongo dira, eta baita Lander Arteagaren zinema proposamena edota Gorka Belaskoren komikia ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide