Urte berriaren etorrera ospatzeko ohitura galduak

Txabi Alvarado Bañares 2015ko abe. 18a, 11:25

Mahatsak, su-artifizialak, kotilioiak, familiarekin bazkaria... ohitura eta tradizio asko pilatzen dira abenduaren 31an eta urtarrilaren 1an. Aiaraldean egon dira, baina, beste ohitura batzuk, jada galduak daudenak.

'Aguilando rechinel' etxez etxe abesten

Mahatsak, su-artifizialak, kotilioiak, familiarekin bazkaria... ohitura eta tradizio asko pilatzen dira abenduaren 31an eta urtarrilaren 1an. Aiaraldean egon dira, baina, beste ohitura batzuk, jada galduak daudenak.

'Aguilando rechinel' etxez etxe abesten

Etxez etxe abesten joatea da galdutako ohitura horietako bat. “60. hamarkadan Urigoiti, Zaloa eta Ibarra inguruko umeak urtarrilaren 1ko goizetan ateratzen ginen abestera, Santa Agendan bezala”, oroitu du Supelaur elkarteko kidea den Jose Angel Aramendik. Felix Mugurutza historia ikerlari laudioarrak ere ohitura horren zantzuak topatu ditu Laudion, 1940-1950 urteetakoak. “Zenbait laudioar oles egiten zebiltzan, diru eske etxez etxe, honakoa abesten zuten bitartean 'Aguilando rechinel, con amor a San Miguel, San Miguel está en la puerta, con la capirucha puesta si le dan o no le dan San Miguel allí estará'”. Urduñan ere abesti bera abestera irteten zirela oroitu du Adratan elkarteko Javi Egiluzek, baina ez du oroitu urte-berri egunean edo Eguberrietako beste egunen batean egiten zuten.

Mugurutzak zehaztu du 'Aguilando' hitzak Gabon inguruetan trukatzen ziren opariei egiten diela erreferentzia. “Gero, gaztelania modernoak “Aguinaldo” bihurtu zuen (bokal arteko metatesi bat). Izena hau 'Aguila' hitzetik omen dator, txanponek arrano bat zutelako”, azaldu du.

Harremanak estutzeko” opariak

Urte berri egunean Laudion egiten zen beste ekintza baten berri eman du Mugurutzak. “Urteberri eguneko arratsaldean, mutilek neskei egiten zieten oparia plazan. Errege egunetan (Epifania), ordea, neskek egiten zieten mutilei”. Hartu-eman hori “harreman pertsonalak egiteko” aitzakia zen, ikerlari laudioarraren arabera.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide