Marihuana, motoziklismoa, liburutegiak eta tokiko merkataritza protagonista Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2015ko aza. 4a, 19:04

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Hamabostekariaren 40. zenbakia izango da eta, ohikoan bezala, eduki anitzez betea egongo da.

Portadan Maria Barbero urduñarra izango da jaun eta jabe, Espainiako Motoziklismo Kopako abiadura txapeldun izatea lortu baitu. Berari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada izango du irakurleak, Kirol atalean.

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkaria. Hamabostekariaren 40. zenbakia izango da eta, ohikoan bezala, eduki anitzez betea egongo da.

Portadan Maria Barbero urduñarra izango da jaun eta jabe, Espainiako Motoziklismo Kopako abiadura txapeldun izatea lortu baitu. Berari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada izango du irakurleak, Kirol atalean.

Erreportaje nagusiak, berriz, oso bestelako gai bat izango du hizpide: katalamua. Marihuanak Aiaraldean duen presentzia landuko du testuak, ikuspuntu sozio-ekonomiko zein medikotik.

Jendartean, berriz, arropari bigarren bizitza bat ematea xede duten proiektuak izango dira protagonista: Laudioko Caritas eta Kooperaren denda, Amurrioko Laguntza, Urduñako Biltegi edota Orozkon sortutako Truca Rec.

Sozio-ekonomiaren atalean merkataritza txikiaren nondik norakoen berri jasoko du irakurleak; 2008tik hona eskualdean 124 saltoki desagertu direla jakingo du, beste gauza batzuen artean.

Kultura atalean, berriz, eskualdeko udal liburutegien orainari eta etorkizunari buruzko artikulua egongo da, eta baita Aketza Merinok Amurrioko Urkamendiari buruz idatzitako testu bat ere, Jabi Isasiren ilustrazioez lagundua egongo dena.

Azken bi asteetan eskualdean jasotako gertakariek ere izango dute euren lekua, Herriz herrikako atalean.

Haritz usaina izango du egunkariaren zenbaki honek, Gernikako Arbolaren kolonia egin duen Alfredo Pereirori eginiko elkarrizketa egongo baita kontrazalean.

Honako hauek izango dira oraingoan egongo diren zutabe-egileak: Norberto Aldaiturriaga, Raul Arza, Maider Iglesias, Luis Vil eta Miren Ayesa. Komiki-tira egiteaz Floren Usia arduratu da oraingoan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide