Jesus de Galindez, Halloween, Zuriñe Frutos eta eskola garraioa, egunkariko protagonistak

Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 17:00

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkariaren 39. zenbakia. Ohikoan bezala, ugariak izango dira 16 orriko hamabostekari horrek jorratuko dituen gaiak.

Hasteko, azken bi asteetan eskualdean jasotako albiste esanguratsuenen errepasoa topatuko du irakurleak, Herriz-herri atalean.

Errotatiban dago jada bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkariaren 39. zenbakia. Ohikoan bezala, ugariak izango dira 16 orriko hamabostekari horrek jorratuko dituen gaiak.

Hasteko, azken bi asteetan eskualdean jasotako albiste esanguratsuenen errepasoa topatuko du irakurleak, Herriz-herri atalean.

Jesus de Galindezi buruzkoa izango da erreportaje nagusia. Iragan urriaren 12an ehun urte bete ziren idazle, intelektual eta ustezko espioi amurriar hura jaio zenetik. Bere bizitzaren, idazlanen eta desagerpen misteriotsuaren nondik norakoen berri jasoko du irakurleak.

Eskolara joateko zenbait bus-zerbitzuetan salatu diren hutsuneak izango ditu Jendarte atalak hizpide. Sozio-ekonomian, berriz, Alternatiben Herriari buruzko artikulua topatu ahal izango du irakurleak.

Kirol atalean Zuriñe Frutos kirolari artziniegarra izango da protagonista, 5. geratu baita Espainiako Kopa mendi lasterketan. Aresketa Gimnasia Erritmikoko Klubaren kronika bat ere jasoko du atala horrek.

Kultura atalak, berriz, Halloween festaren eta Aiaraldeko antzinako ohitura batzuen arteko antzekotasunak izango ditu hizpide. Kale-inkesta ere gai horren ingurukoa izango da.

Bukatzeko, “Gu ta gutarrak!” telebista saioan dabilen Ainhoa Gorordo Orozkoarrari eginiko elkarrizketa egongo da kontrazalean irakurgai.

Honako kolaboratzaile hauek arduratu dira oraingoan iritzi-zutabea plazaratzeaz: Txema Urquijo, Itziar Larrazabal, Asier Amondo, Mikel Ayllon, Mateo Pagazaurtundua eta Itziar Urkijo. Komikia egiteaz, berriz, Jabi Isasi arduratu da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide