"Bisitatzen genituen tokietan pare bat minutu hartzen nuen grabagailua ateratzeko"

Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 09:29

AINHOA BASARRATE (Laudio) Udako Kronika Multimedia Lehiaketako irabazle bat izan da. Saria nola lortu duen azaldu du, soinua eta irudia erabiliz.

Lehenik eta behin, uste zenuen saria irabaziko zenuela?

AINHOA BASARRATE (Laudio) Udako Kronika Multimedia Lehiaketako irabazle bat izan da. Saria nola lortu duen azaldu du, soinua eta irudia erabiliz.

Lehenik eta behin, uste zenuen saria irabaziko zenuela?

Inondik ere! Zuen deia sorpresa atsegina izan da niretzat! Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duzunean zure helburua, noski, saria lortzea da, baina gainontzeko lehiakideek ere oso lan ederrak egin dituzte, benetan. Ez nuen espero.

Bidaia baten kronikak dira guztiak, non egon zara?

Aurtengo udan Sevillan eta Erroman egon gara mutila eta biok, baina Italiako bidaia da kronikan jaso dudana.

Bertara joateko gogoekin egon gara denbora luzez eta tira! Arazoa da hainbeste gauza dagoela ikusteko… noizbait itzuli beharko gara bisitatu gabe geratu zaizkigun txokoak deskubritzera!

Nola bururatu zitzaizun erabilitako eredua gauzatzea?

Lehiaketaren oinarriak irakurtzean konturatu nintzen ‘multimedia‘ definitzean soilik testua, bideoa eta argazkiak aipatzen zenituztela.

Audioa faltan bota nuen. Irratsaio batzuetan horrelako bidaien audio kronikak egiten dituztela banekien eta orduan pentsatu nuen, zergatik ez? Irratiak daukan magia berezi hori erabili nahi nuen.

Nola egin zenuen? Jendea harritzen zen zu ikustean?

Erromara joan baino egun batzuk lehenago bururatu zitzaidan ideia eta maletan grabagailua sartu nuen, gutxienez saiakera egiteko.

"Bisitatzen genituen tokietan pare bat minutu hartzen nituen grabagailua atera eta, isilik, giro soinua grabatzeko. Ondoren, kontakizuna ilustratuko zuen argazkia ateratzen nuen."

Etxera bueltatzean material osoa begiratu nuen eta bai, nik buruan nuen kronika moduko hori egiteko aukera baneukala ikusi nuen. Plataforman ezin nuen audioa soilik igo, orduan bideo moduan planteatu nuen.

Gurasoek, nebak, lagunek ez zuten kontua argi ikusten. Lehenengo argitarapenak ikusi zituztenean gustatzen zitzaiela esaten zidaten, baina irakurleek beharbada ez zutela ulertuko ere gehitzen zuten. Formatua bitxia delako edo ez dakit… ez zuten konfiantza handirik.

Jendea animatuko zenuke komunitatean parte hartzen?

Bai, noski! Lehiaketa honetaz aparte, ditugun kezkak, ideiak, iruzkinak, informazioa partekatzeko aukera eskaintzen digu gu guztioi zuen atariak.

'Komunitatea' txoko parte-hartzaile interesgarria da elkarte, erakunde zein kaleko jendearentzat. Azken finean gu gara eskualdearen arima. Zorionak egiten duzuen lanagatik eta ospatu berri dituzuen bost urte hauengatik!



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide