Bularreko minbizia, ziklokrosa, emakumea eta baserria... gai ugariz mintzatuko da egunkaria

Erredakzioa 2015ko urr. 7a, 17:57

Errotatiban dago jada Aiaraldea Egunkariaren 38. zenbakia, eta bihar ekingo diote Aiaraldea Komunikazio Leihoko langile eta boluntarioek eskualde osoan barrena banatzeari.

Hainbat gai izango ditu hizpide egunkariak. Datorren urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izango denez, gaixotasun horretaz mintzatuko da erreportaje nagusia. Ginekologia zerbitzuaren gaineko eztabaida mahaigaineratuko du, eta minbizia gainditu zuen Angelines Ruiz de Zarate laudioarrari eginiko elkarrizketa irakurtzeko parada ere egongo da.

Jendarte atalak, berriz, emakumearen eta baserriaren arteko harremana izango du ardatz. Aiaraldeko lau emakume baserritarren testigantzak jasoko ditu artikulu horrek. Sozioekonomian berriz, eskualdeko erretiratu eta alargunen egoera ekonomikoa jorratzen duen artikulua topatu ahal izango du irakurleak.

Kultura atalean musikak hartuko du protagonismoa, Bleibet eta Andere abesbatzen urteurrenekin eta Hutsa bikote akustikoaren laugarren diskoarekin. Kirolean Laudio eta Urduñako ziklokros proben inguruko informazioa egongo da, kirol horretan aritzen diren zortzi kirolari aiaraldearren fitxa pertsonalekin batera.

Carlos Gonzalez Barros luthierrari eginiko elkarrizketak emango dio amaiera egunkariari.

Zutabeei dagokionez, honako aiaraldear hauen iritziak irakurtzeko parada egongo da: Txutxi Ariznabarreta, Juan Luis España, Koldo Gilsanz, Txani Rodriguez, Anuntxi Arana eta Belate Olabarria. Kontrazaleko komikia egiteaz, berriz, Gorka Belasko arduratu da.

Aipatutako horretaz guzti horretaz gain, azken hamabostaldian eskualdean gertatutako albiste garrantzitsuenak birpasatzeko aukera emango du egunkariak, eta baita datozen bi asteetarako agenda deialdi esanguratsuenak kontsultatzekoa ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide