"Amurrion ikasteko aukera publikoa ematen zaie ikasleei baina ez daukate etortzeko modurik"

Erredakzioa 2015ko ira. 29a, 13:58

DORLETA ALBIZUA, MABEL REMIREZ DE GANUZA eta MARIA IBARROLA Babio Guraso elkarteko kideak dira eta pasa den astean Amurrion zein Okondon mozioa aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskualdeko ikasleentzat bitartekoak jar ditzan garraio arazorik izan ez ditzaten.

Eskola garraioari lotutako mozioak aurkeztu dituzue eskualdean, ezta?

Zaraobe Institutura etortzen diren ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Lanbide Heziketa eta batxilergoa ikasten dutenei alegia, ikastetxera heltzeko bitartekoak bermatu behar zaizkie.

DORLETA ALBIZUA, MABEL REMIREZ DE GANUZA eta MARIA IBARROLA Babio Guraso elkarteko kideak dira eta pasa den astean Amurrion zein Okondon mozioa aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskualdeko ikasleentzat bitartekoak jar ditzan garraio arazorik izan ez ditzaten.

Eskola garraioari lotutako mozioak aurkeztu dituzue eskualdean, ezta?

Zaraobe Institutura etortzen diren ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Lanbide Heziketa eta batxilergoa ikasten dutenei alegia, ikastetxera heltzeko bitartekoak bermatu behar zaizkie.

Zenbait lekutatik etortzeko garraio publikoa dago (trena, adibidez) baina beste hainbat lekutatik garraiorik gabe daude.

"Aurten batxilergoan egoera horretan gutxienez 10 ikasle bat daude eta DBHn 3 edo 5. Lezama, Izoria, Inoso, Larrinbe, Saratxo, Delika, Soxo, Erretes Tudela, Beotegi, Erretes Lanteno, Lanteno, Artomaña... horrelako herrietatik etortzen diren ikasleen kasuak dira."

Etortzeko 4 kilometroko bidaia bete izan behar dutenek garraiatuak izaten dira DBHn. Baina batxilergoa edo Lanbide Heziketako zikloa egin nahi dutenak ez dituzte garraiatzen.

Zein da gurasoen proposamena?

Dauzkagun 8 ibilbideak aprobetxatzea leku librerik egonez gero edo sortzea “lanzaderak”. Beste aukera bat izango litzateke diru-laguntzak bermatzea.

Orain beka bat hartzeko aukera daukate, baina beka lortu ezean guraso, langile edo senideek ekarri behar dituzte.

Ikasle batzuk garraioz aldatu behar dute 3 aldiz ikastetxera etortzeko.

Nola joaten dira ikastetxera ikasle horiek?

Senideren batekin edo taxiaren bidez. Ordaintzen dute aurretik eta gero jasoko dute diru-laguntzak.

Berez legea betetzea besterik ez duzue eskatzen, ezta?

Bai, DBHko ikasle guztiak garraiatzea eta ikustea zer nolako lurraldean bizi garen. Ondorioz bitartekoak jartzea ikasleak Amurriora etor daitezen.

Amurrion ikasteko aukera publikoa ematen zaie baina ez daukate etortzeko modurik autorik izan ezean.

Noren esku dago egoera konpontzea?

Hezkuntza Sailak hasieran esaten zuen DBHko ikasle guztiak garraiatu behar zituela. Gero asmatu zituzten distantzien parametroak eta murrizketak eman ziren.

Hezkuntza Sailak hori ez ezik Lanbide Heziketako eta batxilergoko ikasleei bitartekoak bermatu behar dizkie.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide