Goizetik gauera arte festan aritzeko aukera egongo da Lantenon

Gaur (abuztuak 6) izango dira Lantenoko Andra Mari Zuriaren Jaiak. Goizean goiz hasiko da festa, 10:00etan izango baita Txupinazoa. Handik bi ordu eta erdira, ume zein helduek Herri jolasetan aritzeko aukera izango dute, eta sokatira egingo da gero.

Jarraian bazkaria egingo da, eta arratsalde partean bikotekako “Gymkana” egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dute “sari sorpresak” banatuko dituztela.

Bihar izango dira Lantenoko Andra Mari Zuriaren Jaiak. Goizean goiz hasiko da festa, 10:00etan izango baita Txupinazoa. Handik bi ordu eta erdira, ume zein helduek Herri jolasetan aritzeko aukera izango dute, eta sokatira egingo da gero.

Jarraian bazkaria egingo da, eta arratsalde partean bikotekako “Gymkana” egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dute “sari sorpresak” banatuko dituztela.

19:00etan, berriz, Txapela Jaurtiketaren XIII. Edizioa ospatuko da, eta txosna inguruan mahaiak jarriko dira kartetan jolastu nahi dutenentzako. Ordu berean, “Mikel”-en eskutik erromeria egongo da.

Eskolara

Bederatzietan txokolatada eta zozketa egingo dira eta, jarraian, eskoletara mugituko da festa. Zenbait ekintza egingo dira bertan, eguneko azkenak: Bingoa, Igel txapelketa arina eta sari banaketa.

Egitaraua orduz ordu kontsultatzeko klikatu hemen.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide