Hurrengo kurtsorako ikastaroen eskaintza zabala izango da

Aiarako Udalak udal-kurtsoen erabiltzaileen iritzia jakiteko kanpaina abiatu zuen maiatzean, datu horiekin hurrengo kurtsoan egingo diren jarduerak eta ordutegiak zehaztu ahal izateko. Guztira, 19 ikastaro izango dira eta gehienak urrian hasi eta maiatzean bukatuko dira. Pertsona batzuek gainera, tarifa murriztuak izango dituzte, langabeek, besteak beste.

Aiarako Udalak udal-kurtsoen erabiltzaileen iritzia jakiteko kanpaina abiatu zuen maiatzean, datu horiekin hurrengo kurtsoan egingo diren jarduerak eta ordutegiak zehaztu ahal izateko. Guztira, 19 ikastaro izango dira eta gehienak urrian hasi eta maiatzean bukatuko dira. Pertsona batzuek gainera, tarifa murriztuak izango dituzte, langabeek, besteak beste.

Ikastaroak Arespalditzan, Luiaondo eta Lantenon egingo dira astelehenetik larunbatera eta adin guztiei zuzenduak daude. Hala, Arespalditzan astearte eta ostegunetan Yoga eta Zumba-salsa egongo dira, ostiraletan ingelesa ludikoa eta larunbatetan patinajea familian. Lantenon mantenu gimnasia astelehen eta asteazkenetan emango dute, Pilates astearte eta ostegunetan eta altzariak zaharberritzeko ikastaroa asteartetan.

Luiaondok ikastaro gehienak bilduko ditu

Luiaondon ikastaro gehienak emango dira: astelehen eta asteazkenetan Zumba-saltsako bi talde arituko dira ordutegi ezberdinetan; astearte eta ostegunetan Yoga eta Taekwondo egiteko aukera egongo da eta Pilates egiteko bi talde sortuko dira. Josteko taldea asteartetan 16:30etik 20:00era egongo da eta ostegunetan break dance klaseak. Ostiraletan 4 eta 9 urte bitarteko haurrek ingeles ludikoa egin ahalko dute bi taldetan banaturik eta ordutegi ezberdinarekin, eta 19:00etatik 20:30era aretoko dantzak praktikatzeko aukera egongo da. Larunbatetan Luiaondon ere familiartean patinatzeko aukera egongo da.

Ikastaroetan parte hartzeko izena emateak irailean izango dira eta Udaletxean, Luiaondoko bulegoan edo udaleko webgunean egin ahal izango da. Prezioak, datak eta ordutegiak udaleko webgunean kontsulta daitezke.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide