Koadrilek Gasteizko udalarekin izandako gatazkaren harira tokiko konpostajearen alde agertu da Zero Zabor

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko eka. 10a, 09:56

Pasa den astean behin-behineko konponbidea izan zuen Arabako koadrilen -Aiarakoa barne- eta Gasteizko udalaren arteko tirabirak hondakinen tratamenduaren harira.

Ekainaren 1a heldu arte Arabako Koadrilek Gardelegiko zabortegian botatzen zituzten hondakinak, baina Gasteizko udalaren aginduz Jundizeko zabortegira botatzen hasi dira, bertako Biocompost plantatik igaroz.

Aldaketa horrek koadrilei 68,56 euroko kostua suposatuko die isuritako zabor tona bakoitzeko, lehen baino % 50 gehiago.

Duela bi aste tirabirak hasi ziren Arabako koadrila eta Gasteizko udalaren artean hondakinen tratamenduaren harira. Duela gutxi arte Koadrilek Gardelegiko zabortegira botatzen zituzten hondakinak, baina Gasteizeko udalaren aginduz Jundizeko zabortegian botatzen hasi behar ziren, bertako Biocompost plantatik igaroz. Aldaketa honek koadrilei 68,56 euroko kostua suposatuko die isuritako zabor tona bakoitzeko, lehen baino %50 gehiago.

Egoera honen aurrean Arbako koadrilak agindua desobeditu eta zaborra Gardelegin izurtzen jarraitzeko mehatxua egin zuten. Azkenean akordio bat lortu dute Arabako Foru Aldundiarekin, azken honek urte batez zerbitzuaren kostuaren igoera ordaintzea onartu egin du.

Hautsak harrotu ditu zabortegi aldaketak eta sortutako ezadostasunen aurrean Gasteiz Zero Zabor elkarteak ohar bat kaleratu du, bere ikuspuntua azalduz.

Gasteiz Zero Zabor-ek oharrean gogorarazi du orain arte Gardelegiko zabortegian besterik gabe isurtzen ziren zaborrak orain Jundizeko Biocompost tratamendu biologiko-mekanikodun igaroko direla derrigorrez,  bertan herritarrek euren etxean selektiboki banatu ez eta birziklagarriak diren hondakinak berreskuratuko direlarik.

Gasteiz Zero Zabor elkarteak ulertzen du koadrilak tratamendu berriak suposatzen duen gainkostuaz kexu izana, arazoa konpontzeko ordea beste alternatiba bat eskaintzen du, tokian tokiko konpostajea.

Biohondakinak herritarron zarama poltsako %50 osatzen du, Gasteiz Zero Zabor-en aburuz, honen tokikok tratamenduak fakturaren beherapena eragingo luke. Jaki hondakinen bilketa selektiboak gainontzeko zabor frakzioetan (plastikoa, biera, papera) positiboko eragin ez ezik kamioien frekuentzia jaitsi eta enplegu berdea sortu dezakeela azpimarratu dute.

Honen aurrean Gasteiz Zero Zabor-ek Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Planean jasotzen dena, behingoz, garatzea eskatzen du lehen pausu bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide