Dorretxeak, Hezkuntza Erreforma eta liga amaiera, egunkariko protagonistak

Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 16:41

Inprentan dago jada Aiaraldea Egunkariaren 35. zenbakia. 16. orrialdeetan barrena hainbat gai potoloren berri jaso ahal izango du irakurleak.

Alde batetik, Dani Luengas arkitekto urduñarrak egindako erreportajea dago. Euskal Herriko dorretxeei buruzko tesia ari da prestatzen Luengas, eta eskualdeko dorretxeen historia eta bilakaerari buruzko artikulu didaktikoa osatu du, hainbat mapa, irudi eta fitxekin hornitutakoa.

Inprentan dago jada Aiaraldea Egunkariaren 35. zenbakia. 16. orrialdeetan barrena hainbat gai potoloren berri jaso ahal izango du irakurleak.

Alde batetik, Dani Luengas arkitekto urduñarrak egindako erreportajea dago. Euskal Herriko dorretxeei buruzko tesia ari da prestatzen Luengas, eta eskualdeko dorretxeen historia eta bilakaerari buruzko artikulu didaktikoa osatu du, hainbat mapa, irudi eta fitxekin hornitutakoa.

Ez da hori izango zenbakian egongo den erreportaje bakarra: LOMCE eta Heziberri 2020 Hezkuntza Erreformen inguruko bat ere egongo da. Gure Hezkuntza plataformako kide bati, Lehen Hezkuntzako irakasle bati, guraso bati eta ikasle mugimenduko kide bati eginiko elkarrizketez osatutako artikulua izango da.

Liga amaiera

Kirol atalean, berriz, liga amaierako emaitzek hartuko dute protagonismoa. Eskualdeko futbol, saskibaloi, hockey eta eskubaloi taldeen emaitzak bildu ditugu, eta hainbat taldek datorren ikasturtean mailaz igoko direla ikusi ahal izango du irakurleak bertan.

Kulturan, berriz, Green Valley taldeko kidea den Egoitz Uriarte musikari urduñarrari eginiko elkarrizketak hartuko du espazio gehiena, baina egongo da bestelako gauzentzako tartea ere: SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak antolatutako I. Koreografia erakustaldiari buruzko kronika baterako, esate baterako.

Herriz-herrikako atalean azken hamabostaldian eskualdean emandako berri esanguratsuenen bilduma topatuko du irakurleak.

Alas de Orduña” aeromodelismo klubeko kide bati eginiko elkarrizketarekin bukatuko da egunkaria, kontrazalean.

Oraingoan lau aiaraldear arduratu dira iritzi-zutabeak idazteaz: Norberto Aldaiturriaga, Luis Vil, Javi Aspuru eta Irati Marañon. Komikia, berriz, Rubik egin du.

Egunkaria bihar goizetik aurrera topatu ahal izango da eskualdeko saltoki, taberna, eskola, kulturgune zein kaleetan. Aiaraldea Herri Elkargoko kideek, berriz, gaur arratsaldean jasoko dute posta elektroniko bidez.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide