HAUTESKUNDEAK: Abstentzioa, sarri aukera “bozkatuena” sarri

Aitor Aspuru Saez 2015ko mai. 21a, 11:01

‘Partaidetza’ da alderdiek hauteskunde kanpainan gehien errepikatu duten hitza. Zentzu horretan partaidetza gai oso garrantzitsua bilakatu da hauteskundeetan eta krisialdi ekonomikoak baino ez du lortu arreta gehiago erakartzea.

‘Partaidetza’ da alderdiek hauteskunde kanpainan gehien errepikatu duten hitza. Zentzu horretan partaidetza gai oso garrantzitsua bilakatu da hauteskundeetan eta krisialdi ekonomikoak baino ez du lortu arreta gehiago erakartzea.
Parte hartzearen inportantziak sistema demokratikoak sufritzen duen zilegitasunaren krisialdiaren eskutik etorri da. Hala ere, eskualdeko zenbait herrietan, handienetan bereziki, historikoki abstentzioa oso handia izan da. Laudion adibidez, 2007an % 37,6ra heldu zen eta inoiz ere ez da % 28tik jaitsi. Antzeko egoera eman da eskualdeko bigarren udalerri populatuenean. Amurrion abstentzioa % 34ra heldu zen 1979an eta 1983an. Urte luzez % 30era heldu gabe egon bazen ere, 2007an muga hori gainditu zuen, eta gauza bera gertatu zen 2011n.
Urduñan 1983an jo zen goia, abstentzioa % 43koa izan baitzen. 2011n aldiz % 24,6koa. Antzeko batezbestekoak jaso ziren beste herri batzuetan; Artziniegan -%27,1-, eta Aiaran -% 26,8-.
Gainerako herrietan abstentzioa tarte txikiagotan mantentzen da. Orozkon historia hurbileko parte hartze handiena eman zen 2011an, abstentzioa % 18,6koa izan zen, Arakaldon % 18,4koa eta Arrankudiaga-Zollon %16.93koa.
Abstentzioari dagokionean Okondo da salbuespena. Historikoki parte-hartzea beti izan da oso handia eta aurreko hauteskundetan erroldatutako % 9,8 bakarrik uko egin zion bozkatzeari. Udalerriaren marka onena 1995. urtekoa da, abstentzioa % 5,3koa izan zenekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide