Ikastetxeetako elikadura eredua eztabaidagai bihar

Aitor Aspuru Saez 2015ko mai. 20a, 10:25

Nerbioi-Goienako Tokiko Elikadura Batzordeak bere ibilbide publikoa hasi du. Horretarako bihar (osteguna) hitzaldia eskainiko du Laudioko Kultur Etxeko Arraño Aretoan 19:00etan. Ekimen horren helburua ikastetxetan eskaintzen den elikadura ereduari buruz eztabaidatzea izango da.
Batzordeak azaldu nahi du Euskal Herrian garatutako esperientzien arabera eskola-jantokietako autogestio-eredua ez dela “catering” enpresena baino garestiagoa eta tokiko produktu ekologikoetan oinarritzen dela gainera.

Nerbioi-Goienako Tokiko Elikadura Batzordeak bere ibilbide publikoa hasi du. Horretarako ostegunean hitzaldia eskainiko du Laudioko Kultur Etxeko Arraño Aretoan 19:00etan. Ekimen horren helburua ikastetxetan eskaintzen den elikadura ereduari buruz eztabaidatzea izango da.
Batzordeak azaldu nahi du Euskal Herrian garatutako esperientzien arabera eskola-jantokietako autogestio-eredua ez dela “catering” enpresena baino garestiagoa eta tokiko produktu ekologikoetan oinarritzen dela gainera.

Ildo beretik, elikadura osasuntsua sustatu ez ezik, tokiko ekoizleak ere babesten direla nabarmendu nahi dute hizlariek; eskolapublietako jantokietako proiektuaren sustatzaile den Iñaki Lazarobaster legebiltzarkideak eta Marijo Imaz Urduñako Udaleko Ekoizpen zerbitzuko teknikariak, hain zuzen.
Jardunaldia jende ororentzat antolatu dute, baina, batez ere, eskualdeko ikastetxe eta gurasoen elkarteei begira gauzatuko da, jantoki eredu berria sustatzeko asmoa baitaukate.

Urduñan proiektu pilotua
Irailetik aurrera Eusko Jaurlaritzak proiektu pilotua abiatuko du Urduñan eskola-jantokietan tokiko produktu ekologikoekin egindako menuak eskaintzeko. Hautatutako ikastetxeen artean Urduñako Herri ikastetxea dago.

Nerbio-Goienako batzordea
Nerbioi Goieneko udal guztietako ordezkari politikoek, udalerrietako teknikariek, kontsumitzaileek, ekoizleek, eta esku hartzen duten beste agente batzuek osatzen dute Tokiko Elikadura Batzordea. Helburua eskualdeko elikadura-autonomia areagotzea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide