"Aiararrok arrazoiak ditugu galdetzeko: “Aiaraldean, non dago Foru Aldundia?"

Erredakzioa 2015ko api. 19a, 00:00

Nerea Martinez Cerrillok (Laudio 1977) EH Bildu ordezkatu du azken legegintzaldian Arabako Biltzar Nagusietan. Aiarako EH Bilduko zerrenda burua izango da hurrengo foru-hauteskundetan.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Nerea Martinez Cerrillok (Laudio 1977) EH Bildu ordezkatu du azken legegintzaldian Arabako Biltzar Nagusietan. Aiarako EH Bilduko zerrenda burua izango da hurrengo foru-hauteskundetan.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Esperientzia eta freskotasuna lotu nahi izan du EH Bilduk hautagaitza osatzerakoan. Legealdi honetan EH Bilduk bi biltzarkide izan ditu: Andoni Orueta eta biok.

Andoniri eskertu nahiko nioke egindako lana, azken lau urte hauetan EH Bildu izan baita eztabaida politikora Airaldeak dituen premiak eraman dituen indar politiko bakarra. Eskarmetu horrekin eta Ieltxu Oruetak, besteak beste, ingurumenaren inguruan duen ezagutzari Eva López de Arroyabek, gure lur jarreetako barrutian zerrendaburua, lehenengo sektorean daukan ezaugatzarekin esker biltzar talde ona osatuko dugula uste dut.

Lau urtez Biltzar Nagusietan aritu zara, landu dituzun gaien artean zeintzuk dira zuretzat garrantzitsuenak?

Lehen esan dudan bezala EH Bilduk sartu dituen mozioei esker, Aiaraldeak dituen premiak entzun dira Arabako Biltzar Nagusietan: zor historikoa, Lamuza Parkea, Saratxoko errepidea, eskualdeko ur horniketa arazoak...

Nola baloratzen duzu azken legealdia, bereziki Aiararentzat?

Legealdi honetan PP eta de Andres aiararron arazoen aurrean sor eta gor geratu dira, PPk agerian utzi du berari bost zaizkiola aiararron arazoak. EH Bilduk, bestalde, mahai gainean jarri ditu aiararron premiak.

Zer azpimarratuko zenuke Biltzar Nagusien funtzionamenduaren inguruan?

Arabarrok politika egiteko beste modu bat, hurbilagoa, gardenagoa eta partehartzeagoa eskatzen dugu.

PPk, EAJk edo PSEk mantendu nahi izango duten eredua herritarrongandik oso urrun dago. Erakunde eta herritarren arteko harremanak estutu eta eraldatu behar ditugu. Kalera ateratzen bagara eta jendeari galdetzen badiogu zer egiten dituzten Biltzar Nagusiek denetarik entzungo dugu.

Han dago konpontzeko daukagun arazoa bat. EH Bilduk kudeatu dituen herrietan politika egiteko beste modu bat dagoela erakutsi du. Zabal dezagun herrialde osora eredu hori!

Zeintzuk dira EH Bilduk Aiaran dituen ideia garrantzitsuenak?

Ia-ia bota ditut nire ustez zeintzuk diren EH Bilduk Aiaraldean ikusten dituen premiak: Eztabaida politikora eraman dugu zor historikoaren arazoa, beraz, Aiaraldeak bere garrantzia izan behar du Foru Gobernu berriarentzat. Arabako iparraldea agenda politikoan sartuko du Kike Fernandez de Pinedok, Ahaldun Nagusi berria. Enpleguak lehentasuna izan behar du Foru Gobernuarentzat.

 

EH Bilduk Arabako eredu industriala bideragarria eta jasangarria lortzeko neurri-multzoa aurkeztuko du eta lehengo sektoreari bultzada emando dio EH BILDUk. Elikadura burujabetza, Bertoko ekoizleak eta lehenego sektoreak enplegua sortzeko ematen dizkigun aukerak EH BILDUk kontuan izango ditu

 

Zuek aipatu duzue zor historikoa duela Arabako Foru Aldundiak Aiararekin, zertan islatzen da hori eta nola konpondu daiteke?

Sarritan mintzatu gara zor historikoaz. Historikoki Foru Gobernuan egon diren alderdiek ez dute Aiaraldea buruan izan eta adibide gisa aipatuko dut azken lau urte hauetan PPk hemengo herritarrak zigortu nahi izan dituela haiek ordezkatzen duten proiektu politikoa (PPrena) Aiaraldean babestu ez izanagatik.

Iparraldeko arabarrok baditugu oraindik premia batzuk Foru Aldundiak ikusi nahi ez dituenak: Laudion erabilera anitzeko areto bat behar dugu, Foru Aldundiak hemen dituen ondareak mantendu behar ditu bere ardura delako eta ez udalarena.

Ur horniketa arazoak daude oraindik eskualdean, errepideetako konponketan gehiago inbertitu behar du Foru Aldundiak, burura datorkit Saratxo...

Beraz, aiararrok arrazoiak ditugu galdetzeko: “Aiaraldean, non dago Foru Aldundia?“ EH Bilduk koadrilen arteko lurralde kohesioa bultzatuko du eta zentzu horretan aiaraldea foru gobernu berriaren agendan sartuko da.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide