"PPk gobernatzen duenean ematen du Araba Madrilera hurbiltzen dutela Gasteiztik"

Erredakzioa 2015ko api. 15a, 18:30

JUANJO UNZAGA (Laudio, 1957) alkate-ordea izan da Laudion eta 2013an Arabako Biltzar Nagusietan hartu zituen ardurak. Maiatzeko hauteskundetan EAJk aurkeztuko duen burua izango da Arabako Foru Aldundirako.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

JUANJO UNZAGA (Laudio, 1957) alkate-ordea izan da Laudion eta 2013an Arabako Biltzar Nagusietan hartu zituen ardurak. Maiatzeko hauteskundetan EAJk aurkeztuko duen burua izango da Arabako Foru Aldundirako.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Alderdiaren estatutuek esaten dutena jarraituz Laudioko Uri Buru Batzarrak proposatu zidan Biltzar Nagusietan prokuradore gisa jarraitzea eta onartu nuen.

Gero zerrenda osatu zen Aiarako 5 herriko Uri Buru Batzarrek izendatutako hautagaien eta Araba Buru Batzarrek proposatutakoekin.

Horren ostean Aiarako herriko batzarretan bozkatu zen bi biratan eta behin-betiko zerrenda erabaki zen.

Orain bukatu berri den legealdian oposizioan aritu zara 2013tik. Nolakoa izan da esperientzia?

Positiboa, oso positiboa, oposizioak aurrera atera baititu mozio, ekimen eta proposamenen bitartez berebiziko garrantzia zeukaten gaiak Araban. Gai horiek ez ziren existitzen Arabako Foru Aldundiarentzat.

Esan bezala, oposizioak egindako lanari esker erantzuna eman zaie Arabak zituen hainbat arazoei.

Urte luzez ardurak izan dituzu Laudioko udalean. Ezberdintasuna nabarmena da Foru Aldundiaren eta udalgintzaren artean?

Ez dakit zer erantzun. Egia da ezberdina dela. Ezberdintasuna hori handia da zenbait esparrutan; estrategia politikoan, adibidez, horren bitartez lortzen baitituzu zure helburu politikoak.

Udalgintzan herritarrekin dauzkazun harremanek laguntzen dute helburu politikoak betetzen.

Zein izan da EAJren ekarpena legealdi honetan bereziki Aiaran?

Lehen aipatu dudan moduan, oposizioak lortu du PP suspertzea eta Arabako Foru Aldundia paralisitik ateratzea gai garrantzitsuetan:

-Lamuza Parkeko kasuan 2011n EAJk agindutako 9 milioi euroko inbertsioa betez.

-Nerbioigoienako saneamenduan oposizioko gainerako taldeekin mozioa onartu dugu eskualdeko ingurumen arazo larri hori konpontzeko.

Gobernatuz gero, zeintzuk dira EAJren ideiak Aiaran?

Printzipioz abiatu nahi ditugu larrialdiko hainbat esku-hartze. Nerbioigoienako saneamendua adibidez. Eta garrantzitsua den beste kontu bat, azpiegitura hidraulikoen plana, Aiarako hidrologia ondo planifikatzeko.

Lamuza Parkea konpontzeko programa integrala garatzea ere buruan daukagu.

Aiaran ikusten dugu orain belaunaldi aldaketa ematen ari dela 1. sektorean eta horregatik garrantzitsua da neurriak prestatzea belaunaldi aldaketa hori eman dadin.

Industria da beste esparru garrantzitsu bat. Enpresak babestu behar ditugu, ekintzaileak, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak eta horrela industria eta enpleguaren birsorkuntza sustatu.

Pertsona nagusiak ere ez ditugu ahaztu behar. Lurralde honen alde hainbeste egin dutenei modu egokian zaindu behar ditugu arreta zerbitzuekin, eguneko zentroekin eta abar.

Aiaran jende askok uste du Arabako Foru Aldundia urruti dagoen erakundea dela, zuk zer uste duzu?

Bereziki PPk gobernatzen duenean ematen du Araba Madrilera hurbiltzen dutela Gasteiztik. Aiara gogoratzen dute bakarrik komeni zaienean.

Eta hau esaten dut Laudioko udalean zinegotzia nintzelako 2003-2007 legealdian eta PP erabat urrun egon zen Aiaratik. 2007-2011 legealdian EAJ egon zen eta Lamuza Parkeko konpromisoa hurbiltasun eredua da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide