Etxebizitza hutsak, baleta, kick boxing-a eta jai koadrilak hizpide Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2015ko api. 15a, 11:03

Aste Santua bukatuta, inprimategian dago jada Aiaraldea Egunkariaren 32. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gaiei buruzko erreportaje, elkarrizketa edota artikuluak topatu ahal izango ditu irakurleak, %100 tokikoak eta euskaradunak.

Erreportaje nagusiak etxebizitza problematikari helduko dio. Eskualdean 4.215 etxebizitza huts daudenaren datuari jarraiki,  eskualdeko egoeraren erradiografia bat egingo du testuak, dagoen etxebizitza beharrari aurre egiteko instituzioek zein herri mugimenduek dituzten zenbait tresna azalduaz bukatzeko.

Aste Santua bukatuta, inprimategian dago jada Aiaraldea Egunkariaren 32. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat gaiei buruzko erreportaje, elkarrizketa edota artikuluak topatu ahal izango ditu irakurleak, %100 tokikoak eta euskaradunak.

Erreportaje nagusiak etxebizitza problematikari helduko dio. Eskualdean 4.215 etxebizitza huts daudenaren datuari jarraiki,  eskualdeko egoeraren erradiografia bat egingo du testuak, dagoen etxebizitza beharrari aurre egiteko instituzioek zein herri mugimenduek dituzten zenbait tresna azalduaz bukatzeko.

Kirolaren atalean, berriz, Mendiko Lagunak-eko kideek Marokoko Toubkal mendira eginiko bidaiaren kronika plazaratuko du Itxaso Ayesak. Hortaz gain, bi elkarrizketa egongo dira: Euskadiko Kick Boxing txapelketan garaile ateratako Iker Arzari bata eta Abigail Ortigüela korrikalariari eginikoa bestea.

Kulturan, berriz, Nuria & Raquel dantza akademiari buruzko erreportajea eta Urtzi Vera argazkilariari eginiko elkarrizketa topatu ahal izango ditu irakurleak, besteak beste.

Euskotarrak koadrila izango da Jendartea ataleko protagonista, koadrilaren 50 urteko historiari buruzko artikuluan.

Herriz herrikako albisteak

Herriz herrikako albisteen atalean, berriz, hainbat albiste garrantzitsu plazaratuko dira: Artziniegako aurrekontuen onarpena, Gure Esku Dago plataformak egingo dituen ekimenak edota Aiarako San Prudentzio jaiak, besteak beste. 

Iritzi zutabeak, berriz, honako hauek arduratu dira idazteaz: Julen Arzuaga, Maider Iglesias, Txani Rodriguez, Anuntxi Arana eta Belate Olabarria. Zinema proposamena, berriz, Lander Arteagak egin du, eta Edorta Morenok komikia marraztu du.

Bihar iritsiko dira egunkariaren 10.000 aleak eskualdera, eta ohiko eskola, tren geltoki, saltoki, taberna zein bestelako txokotatik banatuko dituzte Aiaraldea Komunikazio Leihoko langile eta boluntarioen artean. Aiaraldea Herri Elkargoko kide diren herritarrek, baina, gaurtik aurrera irakurri ahal izango dute PDF formatuan, eta etxean jasoko dute formatu fisikoan, bihartik aurrera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide