Presio herrikoia dela eta froga sismikoak ez dituztela bukatu adierazi du Fracking Ez Aiaraldeak

Erredakzioa 2013ko uzt. 11a, 14:11

Frackingaren aurkako hainbat taldek -Fracking Ez Aiaraldea, besteak beste- adierazi dute TESLA enpresak ez dituela ikerketa sismikoak bukatu protestak herrikoiak direla eta. Aurkariek jakinarazi dute enpresak 6 ibilbide egin behar zituela SAIA baimenaren eremuan eta gehienez erdia egin duela.

Frackingaren aurkako hainbat taldek adierazi dute TESLA enpresak ez dituela ikerketa sismikoak bukatu protestak herrikoiak direla eta. Aurkariek jakinarazi dute enpresak 6 ibilbide egin behar zituela SAIA baimenaren eremuan eta gehienez erdia egin duela.

Aurkarien artean Laudio eta Arrankudiaga-Zolloko herritarrak egon dira. Haien ustez TESLAk helburu guztiak ez betetzea herri mugimenduaren lorpena izan da. Haustura hidraulikoaren aurkako bozeramaileek azaldu dute SAIA baimenaren ikerketen harira sortu diren protestatan asko garatu dela mugimendua eta Orozkon zein Laudion eta Aiaran eman diren mobilizazioak aipatu dituzte eredu gisa.

Borroka ez da bukatu

Nahiz eta garaipen horren berri eman duten, aurkariek aurreratu dute SHESAk putzu esploratorioa egiteko asmoa iragarri duela eta beraz, borrokak jarraituko duela. "Guk ere lanari ekingo diogu. Informazio gehiago zabalduko dugu, frackingak eragiten dituen kalteak jakinaraziko dizkiogu gizarteari eta bide batez SAIA baaimenak ekarri ditzakeen arriskuak plazaratuko ditugu. Gure helburua da hurrengo mobilizazioetan gehiago izatea eta SHESAren asmoei aurre egitea" esan dute Frackingaren aurkako ekintzaileek.

Hurrengo hitzordua Gorbeian

Haustura hidraulikoaren mugimendua osatzen duten hainbat plataformek uztailaren 31n elkartuko dira Gorbeian 12:00etan. Bertan kontzentrazioa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide