Man hunt

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 23a, 08:07

Fritz Langek bizitza nahiko bitxia izan zuen. Derrigorrezkoak diren filmeak egin zituen Alemanian pasa den mende hasieran, bai mutuak bai soinuarekin; Metropolis edo "M" Dussëldrof banpiroa, adibidez. 

Nahiz eta idei naziekin ados ez egon, bere kalitatea, zinemagile moduan, oso handia zen eta Joseph Goebbelsek proposatu zion UFA, hau da, Alemaniako zinema industria, zuzentzea. Proposamen hori jaso zuen egun beran, ospa egin zuen Alemaniatik Fritz Langek, bere emaztea bertan behera utziz (emakume hau alderdi nazian sartuta zegoen eta).

Fritz Langek bizitza nahiko bitxia izan zuen. Derrigorrezkoak diren filmeak egin zituen Alemanian pasa den mende hasieran, bai mutuak bai soinuarekin; Metropolis edo "M" Dussëldrof banpiroa, adibidez. 

Nahiz eta idei naziekin ados ez egon, bere kalitatea, zinemagile moduan, oso handia zen eta Joseph Goebbelsek proposatu zion UFA, hau da, Alemaniako zinema industria, zuzentzea. Proposamen hori jaso zuen egun beran, ospa egin zuen Alemaniatik Fritz Langek, bere emaztea bertan behera utziz (emakume hau alderdi nazian sartuta zegoen eta).

Handik gutxira, Estatu Batuetara joan zen eta han oso ibilbide arrakastatsua landu zuen. Filme bikainak sortu zituen. Baina luzemetrai horiek sinatu baino lehen, II. Mundu Gerra erdian, pelikula propagandistiko arraro eta interesgarri bat bukatu zuen.

Bere filmografia aipatzerakoan, jende gehienak "Man hunt" ahazten du. Egia da zuzendariak Estatu Batuetan  egin zituela beste izenburu batzuk artistikoki hobeagoak direnak.Hala ere, bitxia, entretenigarria eta ona da benetan "Man hunt", nahiz eta propaganda politikoa izan. Eta hori ez da lan erraza, politikak askotan estutzen baititu gidoiak.

Istorioak ehiztari baten abentura kontatzen du. Mota guztiko basapiztiak hil eta gero, gizon honek animali arriskitsuenaren aurka neurtu nahi ditu bere gaitasunak. Animali hori, aldiz, ez da ohianan bizi. Gizaki bat da. Adolf Hitler hain zuzen ere. Ehiztari ausarta honek, dena den, ez du hil nahi, kirol zelata bat egin nahi du. Bere jo puntuan jarri nahi du Adolf Hitler, besterik gabe. Tamalez, helburu hau lortu eta gero, Gestapok aurkitzen du eta, noski, magnizidio baten aurrean dagoela pentsatzen du poliziak. Hilketa saiakera honek, argi dago, heriotz zigorra merezi du nazien ustez.

Baina, ehiztari hau tipo gogorra da eta ihes egiten du. Gero, Alemania atzean uzten du eta bere herrira, Ingalaterrara, heltzen da. Han, zoritxarrez, naziek begi eta jarraitzaile ugari dituzte ere. Eta guztiak gizon hau harrapatzeko prest daude. Gupidarik gabeko ehiza izango da hau, inolako kiroltasunik gabe.

Zentzu horretan, ihesaldi baten itxura daukan neurrian, Alfred Hitchcocken filmeak gogora ekarri ditzake "Man hunt"-ek, hori bai pelikula honen atzean borondate politiko oso zehatz bat dago eta horrek pasarte gordin batzuk eragiten ditu. Berez, protagonistak egiten duen bidea ez da bakarrik ihesbide bat, nolabaiteko kontzientzia politikoa ematen dion bidea bada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide