Carnage/Jainko basati bat/Un dios salvaje

Aitor Aspuru Saez 2011ko abe. 1a, 16:22

Polanski, bere pelikulen bitartez, filme gehienak ez bezala, gure maltzurkeriaz goza dezagun saiatzen da. Horretarako egoera klaustrofobikoak birsortzen ditu behin eta berriro. Baina, egoera horiek inoiz ez dira errepikatzen. Batzutan tentsio horrek ez ohiko gertakizunei esker gauzatu ditu (Ghost writer, bere azkeanurreko proiektuan, adibidez) eta beste batzutan leku eta egoera arruntagoak erabili ditu.

Polanski, bere pelikulen bitartez, filme gehienak ez bezala, gure maltzurkeriaz goza dezagun saiatzen da. Horretarako egoera klaustrofobikoak birsortzen ditu behin eta berriro. Baina, egoera horiek inoiz ez dira errepikatzen. Batzutan tentsio horrek ez ohiko gertakizunei esker gauzatu ditu (Ghost writer, bere azkeanurreko proiektuan, adibidez) eta beste batzutan leku eta egoera arruntagoak erabili ditu. Hori bai, kasu batean nahiz bestean kontakizun horiek bukaera bortitz bat daukate.

Carnagen Polanskiren betiko egitura narratibo eta gaiak aurkituko ditu ikusleak. Baina horretarako ez du muturreko aitzakirik bilatuko zinemagileak. Yasmina Rezaren antzerkilan batean oinarrituta bait dago filmea, eta zentzu batean hori nabaritzen da, eskenatokiak ez dira gehiegi aldatuko eta. Pelikukaren mamia eta gatazkaren sorrera (gatazkarik gabe ez bait dago istoriorik)bi mutilen arteko liskar batean dago. Parkean, mutiko batek beste bat jo zuen makil batekin eta ondorioz azken honek hortz batzuk galdu ditu.

Gertaeraren larritasuna dela eta, bien gurasoak bilduko dira, adostutako irtenbide bat bilatzeko eta epaiketarik ospa ez dadin. Hasiera batean, lau pertsonen hauen arteko bilera nahiko giro onean ematen da. Jarrera positiboa erakusten dute guztiek. Zoritxarrez, adeitasuna berehala bukatzen da. Lauren arteko eztabaida laster pizten da. Bikote bakoitzak bestearen aurka egiten du eta bere desadostasuna agerian uzten du. Adostasun eza hau badirudi lehen sinatutako akordiaren inguruan mugitzen dela, baina gutxinaka, eztabaidaren arrazoiak aldatzen joango dira, baita aurkarien jarrera ere. Minutuak pasatzen diren heinean lau pertsona nagusi hauen leialtasunak geroz eta aldaberagoak izango dira. Horrela, bikoteen arteko arazoak ere azalaraziko dira.

Tira bira hauek oso barregarriak eta dibertigarriak izango dira, nahiz eta funtsean gatazka latzak adierazten duten (giza harremanetan eta bizitza pribatuan askotan ematen diren arazo konponezinak dira, beraz ikusleari ezagunak irudituko zaizkio, tamalez). Aldaketa hauek era sinisgarri batean ematen dira aktore multzoari esker. Bakoitzak pertsonai oso zehatz baten azalean sartzen da eta modu oso fidelan mantentzen da. Jodie Fosterrek eta Kate Winsletek gizatasunaren alde egiten dute esku artean daukaten arazoa konpontzeko. Aldiz, John C. Reillyk eta Christoph Waltzek (Inglorious Bastardseko nazi ero eta histrionikoa) ez daukate hain argi indarkeriaren zilegitasun eza, adibidez.

Tamalez, filmea pil-pilean dagoenean bukatzen da eta dudarik gabe motzegia egingo zaio ikusleari. Hori bai, bapateko amaiera honek agerian utziko du helduen arteko eztabaidaren zentzugabekeria. Arrazoi guzti hauei esker idei bikaina da zineman gozatzea Carnage.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide