Incendies

Aitor Aspuru Saez 2011ko aza. 17a, 09:21

Zinemaren bitartez gauza latzak deskribatzea ez dago edonorren esku. Bide batez, irudiarena oso hizkuntza arina delako eta bestalde, erritmo azkar eta apropos batek azaldu behar diren egoerak eta testuinguru guztiak ezin dituelako argitu aztuna izan gabe. Arazo hauek ezagututa, “Incendies”-ek oso emaitza bikaina eskaintzen du. Arrazoia; osagai oro hauekin sekulako oreka lortzen duelako. Pelikula heriotz batekin hasten dela esan dezakegu.

Zinemaren bitartez gauza latzak deskribatzea ez dago edonorren esku. Bide batez, irudiarena oso hizkuntza arina delako eta bestalde, erritmo azkar eta apropos batek azaldu behar diren egoerak eta testuinguru guztiak ezin dituelako argitu aztuna izan gabe. Arazo hauek ezagututa, “Incendies”-ek oso emaitza bikaina eskaintzen du. Arrazoia; osagai oro hauekin sekulako oreka lortzen duelako. Pelikula heriotz batekin hasten dela esan dezakegu. Emakume bat hil da eta bere seme-alabei testementu misteriotsu bat utziko die. Itun honen bitartez, biki hauek ezezagunak diren anai eta aita bilatu beharko dituzte.

Egoera arraro honen aurrean, gazte bakoitzak jarrera ezberdin bat du. Alaba prest dago beharrezkoak diren ikerketak egiteko. Semeak, aldiz, bere bizitzaren pasarrte hau berehala atzean utzi nahi. Ez du bere amaren inguruan gehiago jakin nahi eta agerian geratzen da oso haserre dagoela berarekin. Baina bere arrebaren borondatea tipo honen haserrea baino askoz indartsuagoa da. Horrela, bidai bat hasiko du bere kabuz. Ibilbide honek Libanora eramango du.

Bere amari esker herrialde hau txikitu zuen gatazka politiko-erlijiosoa biziko dugu. Iraganean gertatutako gauza guzti hauek flashbacken bitartez komunikatuko dizkigu filmeak. Palestinarren aurkako gorrotoa, sarraskiak, guda zibila… Ikuslea gaztea bada, agian ez ditu atal historiko hauek ondo ulertuko eta komeni zaio pixka bat irakurtzea benetan eta osorik gozatzeko. Bestela, modu generiko eta oker batean ikusi ditzake. Nahiz eta inoiz ez aipatu, pantailan agertzen den lurraldea Libano da eta ikusten diren ezbeharrak errealitatean daude oinarrituta.

Gertakizun latzgarri hauek, gainera, oso ondo kontatutak daude, ezer azpimarratu gabe (ez politika, ez sentimentaltasuna, ez ezer), naturaltasun osoz eta publikoari tarte haundi bat utziz berak agertzen diren muturreko ekintzak epaitu ditzan (azken ezaugarri honek ez die grazia handirik egin kritiko batzuei, indarkeria ez bait da gaitzezten espresuki).

Noski, bere aurka baditu objekzio batzuk ere. Alde batetik, teknikoak. Nire ustez, momentu historiko ezberdinak oso ondo girotuta daude, baina pertsonaien aldaketa fisikoak urteetan zehar ez daude oso ondo lortuta. Tontakeri bat, baina halere sinisgarritasuna kentzen dio filmeari. Bestalde, bukaera, edo bukaera baino, enigma garrantzitsuaren argiketa eztabaidagarria izan daiteke. Halere, bere aurka dauden aurrazoi pare hauek galtzaile agertzen dira “Incendies”-ek bere alde dituen gauza onen aurrean. Oso, oso gomendagarria, benetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide