The Adventures of Tintin: Secret of the Unicorn

Aitor Aspuru Saez 2011ko aza. 3a, 15:20

Zaila da Tintinen azkenengo filmearekin hastea. Hergéren pertsonaiaren pelikula hurbilenean gauza aipagarri gehiegi aurkitu ditzakegu; zuzendaritza, teknika digital txundigarriak, abentura bikainak… Baina beno, nonbaitetik hasi behar garenez, lehendabizi adierazi behar duguna zera da, Steven Spielberg luzemetrai honen atzetik dagoela eta hori nabaritzen dela. Zentzu batean, onerako eta txarrerako.

Zaila da Tintinen azkenengo filmearekin hastea. Hergéren pertsonaiaren pelikula hurbilenean gauza aipagarri gehiegi aurkitu ditzakegu; zuzendaritza, teknika digital txundigarriak, abentura bikainak… Baina beno, nonbaitetik hasi behar garenez, lehendabizi adierazi behar duguna zera da, Steven Spielberg luzemetrai honen atzetik dagoela eta hori nabaritzen dela. Zentzu batean, onerako eta txarrerako. Alde onean, zinemagile honek daukan gaitasuna ikuskizun paregabeak sortzeko istoriaren mesederako erabiltzen du. Bai irudiak (animaziozko mirari hutsak bait dira), bai Tintinek, Miluk eta Haddock kapitainak bizitzen dituzten abenturak gure arreta lapurtuko dute metrai osoan zehar. Spielbergen eskua nabaritzen da, tamalez ere, abentura guzti horiei sinisgarritasun pixka bat kentzen dizkiolako bere obsesio txuriarekin. Nahiz eta pelikula guztian zehar tiro, istripu eta gehiegikeri ugari ikusten ditugun arren, ia inor ez da zauritzen (piratak agertzen direnean batipat aldatzen da hau).

Bestalde, gidoia komikien arima errespetzen du -ez soilik pertsonaien izenak, baita ere bere izaerak- eta, neurri horretan, Hergéren izenburuen hutsune berberak ditu. Honek esan nahi du, umeentzako eta abenturaren generoak dauzkan muga guztiak aurkituko ditugula. Batzutan begi bistan geratuko da nora joango den istorioa eta beste askotan pertsonaien gaitasunak eta sorte ona sinisgaitzak dira. Egia da ere horrelako filmeak ikusteko eta gozatzeko baldintza horiek onartu behar dituela ikusleak. Noski, umea izanez gero, ikusleak ez ditu izango arazorik, baina heldua izanez gero, ahalegin bat egin beharko du bere saria jasotzeko.

Gauza onak laburbilduz, esan genezake aparteko ikuskizun bisual baten atzetik joaten bagara, Tintinen filmak ez gaituela hutsik egingo, guztiz aldebrez, sarreraren diru guztia bueltatuko digu dibertsio pila batekin. Gauza sakonagoak bilatzen baditugu, hori bai, ez ditugu aurkituko hemen, agian Robert Bressonen filme baten (Pick Pocket hain zuzen ere) aipamena eta gutxi gehiago topatuko dituzte helduek. Baina nork nahi ditu horrelako gauzak piraten borrokak goza ditzakeen bitartean? Nik ez behintzat, argi dago Spielbergen filme bat ikusteko mezu sakonak baztertu behar direla.

Bukatzeko, filme gomendagarri hau ikustera joaten bazarete, ohar bat. Seguraski, Haddock kapitaina agertzen den momentutik, zuen buruei galdetuko diezue zergatik hain ezaguna egiten zaizuen. Erantzuna hurrengoa da; Jaime Mayor Orejaren itxura berbera daukalako!!! Mesedez, ez egin jaramonik kointzidentzia madarikatu honi eta begi onez ikusi Haddocken estutasun guztiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide