80 egunean

Aitor Aspuru Saez 2011ko abu. 11a, 15:29

Ez dira asko, tamalez, euskaraz egiten diren luzemetraiak, eta berez, ez da erraza pelikula on bat egitea. “80 egunean”, zorionez, bi baldintza hauek betetzen ditu. Filmea nazioarteko zinema jaialdi ezberdinetatik pasa da eta kritika ugari eta bikainak jaso ditu, gainera. Dudarik gabe, goraipamen sorta hau guztiz merezia dauka euskal izenburu honek. Arrazoi asko daude hau esateko:

Ez dira asko, tamalez, euskaraz egiten diren luzemetraiak, eta berez, ez da erraza pelikula on bat egitea. “80 egunean”, zorionez, bi baldintza hauek betetzen ditu. Filmea nazioarteko zinema jaialdi ezberdinetatik pasa da eta kritika ugari eta bikainak jaso ditu, gainera. Dudarik gabe, goraipamen sorta hau guztiz merezia dauka euskal izenburu honek. Arrazoi asko daude hau esateko:

Alde batetik, proiektu honen gairik garrantzitsuena, emakume helduen arteko amodioa, ez da behin eta berriro jorratu den gauza bat zineman eta gainera, sentikortasun, xamurtasun eta aldi berean, gordinik lantzen dute “80 egunean”eko arduradunek.

 Istorioa istripu batekin hasten da. Gizon batek oso larri zauritzen da. Bere amaginarreba ohia ospitalean bisitatzen duenean, aintzinako lagun batekin topatzen da bertan.

Biak emakume nahiko nagusiak dira eta bere adiskidetasuna oso gazteak zirenean bukatu zen. Hori, bestalde, ez da arazo bat izango, harremana berreskuratzen saiatuko bait dira. Ahalegin honetan, bai batetik bai bestearen partetik ezezagunak edo ahaztuak zituzten sentimenduak azalaratuko dira. Baina sentimendu hauei aurre egitea edo onartzea ez da gauza erraza izango. Axun duela asko ezkondu zela, adibidez.

Euskaraz edo gazteleraz ikusita, “80 egunean” ezinbesteko luzemetraia da. Euskal Herrian girotuta egotea edo lekuak ezagunak izatea ez dira bere oinarri garrantzitsuenak. Filme hau Estatu Batuetako industria independienteak egingo balu, Brokeback Mountain baino ezaguna izango litzateke, sekulako sentikortasuna erakusten bait du pertsonai guztien sufrimendu eta ahultasunak komunikatzeko, ez soilik emakumeenak. Bestalde, hain luzemetrai bikaina euskaraz ikusteak pribilegio hutsa da, eta aukera hau pasatzen ustea ez dauka inolako barkamenik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide