Romanzo Criminale

Aitor Aspuru Saez 2011ko uzt. 14a, 20:42

Itxuraz, Romanzo criminale gaizkile genero artean beste filme bat gehiago izan daitekeela pentsa dezakegu. Istorioa Italian dago girotuta pasa den mendeko hirurogeitahamargarren hamarkadan eta bere pertsonai nagusiek bortizkeria, mehatxuak eta erahilketak erabiltzen dituzte bere helburuak lortzeko. Kasu honetan, Roman mugitzen den negozio zikinak kontrolpean izateko, alegia.

Itxuraz, Romanzo criminale gaizkile genero artean beste filme bat gehiago izan daitekeela pentsa dezakegu. Istorioa Italian dago girotuta pasa den mendeko hirurogeitahamargarren hamarkadan eta bere pertsonai nagusiek bortizkeria, mehatxuak eta erahilketak erabiltzen dituzte bere helburuak lortzeko. Kasu honetan, Roman mugitzen den negozio zikinak kontrolpean izateko, alegia.
Hasiera batean, gai honen inguruan egin diren filme ezagunetan behin eta berriro erabilitako osagaiak jorratzen ditu, berez, Romanzo criminalek. Godfather, Casino edota American gangsterekin berdintasun asko erakusten ditu, zentzu horretan, luzematrai honek. Alde batetik, jatorriz pertsona oso txiroa diren protagonistek, indarkeriari esker lortzen dute aberatsak izatea, eta bestalde, indarkeri guzti horrek eraginak izango ditu azkenean beraien bizitza pribatuetan, nahiz eta esparru bakoitza bata bestetik urrun mantentzen saiatu. Eragin horiek, gainera, senideengan nabarituko dira oso era ezberdin eta ezatseginetan.
Hortaz, Romanzo criminalek oso ohiko egitura bat erabiltzen du askotan ikusi ditugun gauzak kontatzeko (igoerak, erorketak, mendekuak...), baina interesgarriena filme honetan ez da hori baizik eta errealitate oso gordin bat azaleratzen duela. Gertakari horiek ondo dastatzeko, tamalez, Italiako historio modernoaren inguruan zeozer jakitea beharrezkoa da: garai horietan zegoen gatazkak -batipat langileri oso borrokalaria eta kapitalismoaren artean, Aldo Mororen hilketa, estatuaren gerra zikina eta hauen harremanak gaizkileen munduarekin, talde armatu ezberdinen jaiotzea... Azken finean, giro hori ezagutu gabe zaila da ulertzea gertatzen diren atal lazgarri batzuk. Hori bai, agian Romanzo criminale ikusi eta gero, ikusleak ibilbide eta testuinguru historiko hori ezagutzeko ahalegin bat egin dezake (nik horretarako liburu batzuk aipatuko nituzke, Brigadas rojas -Mario Morettiri egindako elkarrizketa bat-, Un terrorismo en busca de dos autores eta Del terrorismo y del Estado -Gianfranco Sanguinettirena-).
Bestalde, teknikoki, filmea beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu; bikain girotuta dago, akziozko eskenak erritmo aproposa daukate, aktoreak txukun egiten dute lana eta agian,  aurka jokatzen duen gauza bakarra, edo behintzat faltan botatzen dena, zera da, pertsonai garrantzitsu bat ez dela batere zahartzen metrai guztian, nahiz eta hogei urte pasa, eta hori ez dela oso sinesgarria. Bestela, proposamen egokia da Romanzo criminale, Europan egindako pelikula on bat (Un profeta bezala) eta gai ezerosoak ukitzen dituen proiektua. Ikusiko dugu noizbait Euskal Herrian estatu terrorismoaren inguruan hain argi hitzegitend uen filme bat? Nik ezetz esango nuke, baina ondo legoke pertsona ausartaren bat egotea industrian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide