Black Swan/Beltzarga beltza/Cisne negro

Aitor Aspuru Saez 2011ko ots. 24a, 15:47

Nola definitu pelikula hau? Derrigorrezko pelikula bat? Bai, izan liteke. Dudarik gabe, zinemetan aurkitu ditzakegunen artean, hau da dagoen eta izenbururik onena -eta badakit horrela dela, pasa den astean ikusi bait nuen ere True Girt, Valor de ley-. Baina hala eta guztiz ere, gehiago zehaztu dezakegu: Black Swan ez da soilik luzemetrai bat, zinema batean ikusiz gero -hau da, gure arreta xurgatzen duen irudi eta soinuarekin ikusiz gero-, bizipen baten statusa lortu dezake. Baten batek pentsa dezake, noski, definizio hau gehiegikeri bat dela.

Nola definitu pelikula hau? Derrigorrezko pelikula bat? Bai, izan liteke. Dudarik gabe, zinemetan aurkitu ditzakegunen artean, hau da dagoen eta izenbururik onena -eta badakit horrela dela, pasa den astean ikusi bait nuen ere True Girt, Valor de ley-. Baina hala eta guztiz ere, gehiago zehaztu dezakegu: Black Swan ez da soilik luzemetrai bat, zinema batean ikusiz gero -hau da, gure arreta xurgatzen duen irudi eta soinuarekin ikusiz gero-, bizipen baten statusa lortu dezake. Baten batek pentsa dezake, noski, definizio hau gehiegikeri bat dela. Logika horrek adierazten du pertsona horrek ez duela Black Swan ikusi.
Printzipioz, kontatzen duen istorioak ez du ezer ere ez berezirik. Ballet dantzari batek -izugarri ondo lan egiten duen Natalie Portmanek- bere konpainiak egingo duen hurrengo obraren paper garrantzitsuena nahi du. Ezer berizirik ez hortaz, zinemak landu ohi duen argumentu bat delako hau. All about Eve-tik Showgirls-raino, zinemagile askok jorratu dute arrakastaren bilaketa. Baina, Darren Aronofsky ez da zuzendari arrunt bat. Pi, Requiem for a dream edo The fighter pelikulek argi uzten dute saiakera hori. Hiru izenburu hauek ikusi eta gero, ohartu gaitezke Aronofskyren ibilbidean errepikatzen diren gai batzuk badaudela: infernuan amaitzen diren bidaiak, auto-mutilazioak, atmosfera gaixoti eta itxiak, gorputza indarkeriaren objektu bezala aurkeztuta, alienazioa, harreman pertsonal bortitzak, obsesioa eta ondorioz, erokeria. Black Swan ez da salbuespen bat zentzu honetan. Alderantziz, konstante hauek biderkatuta adierazten dira filmean zehar. Era ikaragarri batean gainera. Honek momentu guztietan sortzen du ezinegon jasangaitza.
Zinemara gaizki pasatzera joaten den ikusle bat bazara, ez pentsa gehiegi, hau da zure filma. Ondo pasatzera joaten zarenetakoa bazara ordea, ezinbesteko hitzordua duzu. Agian beldurrak eta ondoezak menderatuko zaituzte metrai guztian zehar -100 minutu gutxi gora behera- baina zinez gozatuko duzu istorio honen gaitasunekin: irudi hipnotikoak, momentu itogarriak eta behin eta berriro biratzen den gidoi bat. Zuzendaritza alde batera utzita -El cuchillo en el agua, Repulsion, Rosemary's baby edo Lunas de hiel filmatu zituen Polanskik berak badu gainditzen duen ikasle bat- aktoreen lan aparta ere aipatzeko beharra dago. Natalie Portmanen partetik espero genuena eta gehiago jasoko dugu, baina Vincent Casselek, Mila Kunisek, beldurra ematen duen Winona Ryder batek eta Barbara Hersheyk ez dute batere gaizki egiten. Amestgaizto goxoak opa dizuet.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide