L'armée des ombres/El ejército de las sombras/Itzalen armada

Aitor Aspuru Saez 2010ko abe. 16a, 16:18

Nazien aurkako erresistentzia behin baino gehiagotan ikusi dugu zineman. Casablanca, Roma, ciudad abierta, Tener y no tener, El tren, Un condenado a muerte ha escapado, Adiós muchachos, Un puente lejano edo Lacombe Lucien klasiko bikainak dira, eta borroka honen aurpegi eta ikuspuntu ezberdinak erakutsi zituzten. Azkenaldi honetan, proiekzio lokalek jaso dituzte ere Resistencia, Flame y Citron edo Espías en la sombra. Gai berbera jorratzen dituzten pelikula modernoek.

Nazien aurkako erresistentzia behin baino gehiagotan ikusi dugu zineman. Casablanca, Roma, ciudad abierta, Tener y no tener, El tren, Un condenado a muerte ha escapado, Adiós muchachos, Un puente lejano edo Lacombe Lucien klasiko bikainak dira, eta borroka honen aurpegi eta ikuspuntu ezberdinak erakutsi zituzten. Azkenaldi honetan, proiekzio lokalek jaso dituzte ere Resistencia, Flame y Citron edo Espías en la sombra. Gai berbera jorratzen dituzten pelikula modernoek. Dena den, ezinezkoa da norbaitek El ejército de las sombras lortutako kalitatea gainditzea, nahiz eta ia berrogei urte pasa diren estreinatu zenetik.

Jean-Pierre Melville zinemagileak, erresistentzian ibilitakoa ere, 1969. urtean zuzendu zuen izenburu txundigarri hau. Ahalegin filmiko aparta bi arrazoiengatik. Alde batetik, erresistentziako borrokalariei omenaldi bat egin zielako luzemetrai honen bitartez. Eta bestetik, deskribatzen duen istorioa (Joseph Kesselen liburuan oinarrituta) ez dela bat ere ohikoa. Ausardia eta adorea nabaria egiten da metraian zehar? Noski baietz. Pertsonai guztiek konpromiso handia hartzen dute beraien gainean. Badakite dauden egoeran momentu bakoitzean hiltzeko eta erahiltzeko prest egon behar direla. Baina horrek ez du esan nahi egiten dituzten lan guztiak epikoak direnik. Faxismoaren aurka antolatzea eta borroka egiteak eskuak odolez zikintzea esan nahi zuen, eta askotan odol hori ez zetorren nazien zainetatik.

Zentzu horretan, filme hau momentu historiko latz eta gogor baten testigantza da. Azken finean, munstro faxistari eraso egiteko etikari sorbalda eman zioten askok emaitzak lortzeko -ziurtasunik gabe gainera- eta hori kontraesan handiak sortzen ditu protagonista eta ikuslearengan. Baina bide batez, posible zen helburu hori jarraitzea beste era batera?

Gatazka hori irudikatzeko Melvillek hautatutako aktore-multzoa ezinhobeto lan egin zuen. Espías en la sombra ez bezala, pertsona hauek ez dira politak eta erakargarriak, jende normala da eta jende normalaren itxura dauka. Inor ohartu gabe mugitzen diren militanteak. Lino Venturak edo Simone Signoretek paper hauek filmatu zituztenean ez ziren jadanik gazteak eta egoera horrek laguntzen du beraien laztasuna azpimarratzeko. Ez dira neska-mutiko idealistak, militante zorrotzak baizik, eta horrela jokatzen dute ere, sentimenduak -beldurra, maitasuna edo adiskidetasuna- baztertuz.

Samintasuna eta poztasuna neurri berberan eragiten duen ez ohiko filma.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide