Rififi

Aitor Aspuru Saez 2010ko aza. 18a, 13:28

Hollywoodek duela denbora asko argi utzi zuen sormenaren aldetik ez dagoela prest apustu handirik egiteko. Horregatik, behin eta berriro komikietan oinarrituta dauden filmeak edo remake-ak gauzatzen dituzte. Gainera, pelikula hauen errepikapenak, orokorki, ez dituzte elementu berririk edo erakargarririk gehitzen. Ez dakigu Rififiren kasua hau izango den, baina momentuz zinemaren industriak jakinarazi du remake honetan Al Pacinok parte hartuko duela.

Hollywoodek duela denbora asko argi utzi zuen sormenaren aldetik ez dagoela prest apustu handirik egiteko. Horregatik, behin eta berriro komikietan oinarrituta dauden filmeak edo remake-ak gauzatzen dituzte. Gainera, pelikula hauen errepikapenak, orokorki, ez dituzte elementu berririk edo erakargarririk gehitzen. Ez dakigu Rififiren kasua hau izango den, baina momentuz zinemaren industriak jakinarazi du remake honetan Al Pacinok parte hartuko duela. Esan bezala, auskalo zer nolako kalitatea erakutsiko duen filme honek, baina norbaitek Rififi pelikula originala ikusi badu, badaki bertsio berria nekez izango duela maila berbera, eta ezineskoa izango dela gainditzea.

Rififiren sorkuntza kasualitate hutsa izan zen. Bere zuzendaria, Jules Dassinek, Estatu Batuetatik ospa egin izan behar zuen, McCarthyren sorginen ehiza bere atzetik zegoen eta. Arazo hauek Europara eraman zuten. Erresuma Batuan filme bikain bat estreinatu zuen, Night and the city (Noche en la ciudad) hain zuzen ere. Baina arrakasta honen ostean ez zuen lanik lortu. Rififi eleberriaren moldaketa bere esku artean erori arte. Eta halere, zailtasunik besterik ez zituen bizi. Berez, eleberria oso gogorra zen, nekrofiliako pasarteak eta guzti zituen. Gainera, gidoia hedatzeko orduan istilu ugari jasan zituen egilearen partez, Auguste Le Breton, eta tipo hau ez zen batere gomendagarria, berak sortutako pertsonaiak bezain ezatsegina eta arriskutsua bait zen. Zorionez, akordio batera heldu ziren gidoia bukatzeko.

Geroago, ez zeukan diru askorik filmea egiteko. Azkenean Dassin berak paper bat interpretatu zuen, agertzen den italiar itsusi eta emakumezalea. Gauza guzti hauek bere aurka izanda ere, zuzendariak sekulako filmea landu zuen. Genero beltzaren barruan, istorioak kontatzen duena zera da, lapurketa bat. Ekintza hau burutzeko, pertsonai nagusiak, gartzelatik atera berria, gaizkile talde batez inguratzen da. Genero honen barruan kokatua, noski, pausu topiko ezberdinen lekuko izango da ikuslea. Kolpearen prestakuntza, beraien arteko tirabirak eta adiskidantzak, eta, nola ez, lapurketa (sekuentzia bikain baten bitartez, dudarik gabe, zineman egindako eta nik ikusi ditudan artean txundigarrienetako bat). Zinema beltzazale bat izanez gero, irakurleak iragarri dezake zein den hurrengo pausua. Hala ez bada, hobeto. Spoiler-aren munduan sartzeko asmorik ez dudanez gauza bat gehiago besterik ez dut esango: Atraco perfecto lapurketa azpigeneroaren artean onena dela pentsatzen baduzu, seguraski Rififi ikusi ez duzulako da. Dassinen filmeak, Atraco perfecto baino urte bat lehenago estreinatu zen, eta zinemagile honen ikuspegia askoz beltzagoa eta polemikoagoa da, Kubrick egindako pelikularekin konparatuz gero. Azkenik, Rififiren DVDa eskuratzen baduzu, ezinbestekoa da extrak irakurtzea, bertan azaltzen eta ulertzen bait dira metraian agertzen diren gauza asko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide