The social network-Sare soziala-La red social

Aitor Aspuru Saez 2010ko aza. 4a, 14:59

"Ene bada, filme bat Facebook-en inguruan?" Horrela pentsatu genuen askok The social network-en aurkezpena ikusi eta gero. Baina, behin aurreiritsi hori gaindituta... hara! David Fincher da filmaren zuzendaria. Orduan, filme hau ezin daiteke betiko kontu bera izan. Tipo honen ibilbidea pixkat ezagututa, edonork iragarri dezake bere lana inoiz ez dela ohikoa izango. Seven, The game, El club de la lucha edo Zodiac filmeek argi uzten dute Fincheren modus operandia. Istorio bitxiak, erorketa pertsonalak infernu pribatuetan, iluntasuna, umore beltza, irudi ikusgarriak...

"Ene bada, filme bat Facebook-en inguruan?" Horrela pentsatu genuen askok The social network-en aurkezpena ikusi eta gero. Baina, behin aurreiritsi hori gaindituta... hara! David Fincher da filmaren zuzendaria. Orduan, filme hau ezin daiteke betiko kontu bera izan. Tipo honen ibilbidea pixkat ezagututa, edonork iragarri dezake bere lana inoiz ez dela ohikoa izango. Seven, The game, El club de la lucha edo Zodiac filmeek argi uzten dute Fincheren modus operandia. Istorio bitxiak, erorketa pertsonalak infernu pribatuetan, iluntasuna, umore beltza, irudi ikusgarriak... hori guztia eta askoz gehiago da zinemagile honen aurkezpen txartela. Osagai zailak ospe distiragarriarekin nahasteko.

Horregatik, nahiz eta Facebook-en sorrerak arrakasta ezin hobeagoa suposatu, beti egongo dira ahultasun momentu ugari David Fincherrek bere olerki iluna plazaratu dezan. Eta horrela da. Bere eskutik, Citizen Kane eta rock talde baten miserien miztura baten lekuko izango da ikuslea. Orson Wellesen filmeak egiten duen bezala, The social network-ek kontatzen duena zera da, tipo baten igoera aparta negozioen munduan eta bere gabezia pertsonalak ere. Baina mende hau pasa den mendea baino askoz konplexuagoa da eta, aldi berean, epikoak izan beharrean, gaur egun gertatzen diren gauzek zeozer patetikoa gordetzen dute. Argi eta garbi geratzen da hori filmearen hasieran. Lehendabiziko eszenan istoriaren menpe erabat gelditzea oso erreza baita. Eta itxuraz, agerraldi honek ez du ezer berezirik azaltzen, pertsonaia nagusiaren eta neska baten arteko hizketa soilik. Baina bat batean, Marc Zuckerbergen (hau da, Facebook-en sortzailearen) izaera biluzik geratzen da. Azkarra, bizkorra baina harreman pertsonaletan desastre hutsa. Pistola-tiro bikain horri esker, gertakariak berehala arintzen dira.

Gainera Zuckerberg, pertsonai garrantzitsuena izanda, askotan eskualdatzen die garrantzi hori beste pertsonai bitxi askori: bere lagun frikiei, biki kirolari batzuei edo Napster sortu zuen gizon gazteari. Kontaketa koral honetan guztiek daukate zeozer baliotsua esateko. Ze, egindako beste filmeetan bezala, Fincherrek gustoko ditu ikuspegi ezberdinak, bizipen bakoitzari bere esanahi gogorrena ateratzeko. Batzutan esanahi hori protagonistaren eskutik dator eta beste askotan ez. Jakinduria honetaz gain, zuzendariak kriston gaitasun bisuala dauka. Eta nahiz eta horrelako istorio batean aukera asko ez izan erakusteko, Fincherrek badaki noizean behin tentsio hori irudietan islatzen. Estropada batean nabaritzen du Fincherrek akziozko eszenak grabatzeko irudimenik ez duela galdu.

Ondorio bezala esan dezakegu The social network XXI. mendeko filmea dela zentsu guztietan; erritmo ona, ikusgarritasuna noiznahi... baina zinema klasikoaren ardatzak ere galtzen ez dituela aitortu dezakegu; pertsonaien psikologia eta umore elektrikoa elkarrizketa sutsuetan frogatzen da. Zinemara joateko apostu on bat horrelako filme dramatikoak, baina kutsu komiko batekin, gustatzen bazaizkizu. Eta Fincherren omenez zeozer gehiago esan genezake, material horrekin inork ezin duela ezer hobeagoa egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide