Fantástico Mr. Fox

Aitor Aspuru Saez 2010ko urr. 7a, 12:43

Arraro samarra da, garai digital hauetan, norbaitek stop-motion teknikaren bitartez filme bat egitea. Hau da, panpin edo txontxongiloekin, hauek pixkanaka mugituz eta grabatuz, mugimendu itxura ematea. Are gehiago tipo horrek diru nahikotxo badu, eta hau da Wes Andersonen kasua. Zuzendari estatubatuarrak orain arte bazituen bere gainean lau filme bitxiak; Acadamia Rushmore, Los Tenembaums. Una familia de genios, Life aquatic eta Viaje a Deerlejing. Eta nahiz eta izenburu guzti hauek gauza interesgarriak eduki, hoietako bat ere ez dago bikain bat lortzeko gertu.

Arraro samarra da, garai digital hauetan, norbaitek stop-motion teknikaren bitartez filme bat egitea. Hau da, panpin edo txontxongiloekin, hauek pixkanaka mugituz eta grabatuz, mugimendu itxura ematea. Are gehiago tipo horrek diru nahikotxo badu, eta hau da Wes Andersonen kasua. Zuzendari estatubatuarrak orain arte bazituen bere gainean lau filme bitxiak; Acadamia Rushmore, Los Tenembaums. Una familia de genios, Life aquatic eta Viaje a Deerlejing. Eta nahiz eta izenburu guzti hauek gauza interesgarriak eduki, hoietako bat ere ez dago bikain bat lortzeko gertu. Zorionez, Fantastik Mr. Fox-i esker, zinemagileak muga hau ganditu eta pelikula borobil bat landu du.
Horretarako, Roald Dahl-en liburu bat hartu eta moldaketa txukuna burutu ondoren, pantailara eraman du ipuin izenkide hau. Berez, istorio hau nahiko kontserbadorea da. Pertsonai garrantzitsuena azeri bizkor bat da, gehien gustatzen zaiona, pentsa dezakegun bezala, gizakiei lapurtzea da. Horretarako beraien baserrietan sartu eta oztopo guztiak gainditzen ditu, ondoren, oiloak edo ahal duen guztia eramateko. Egun batean, bere azeri eme lagunarekin joaten da lanera, eta tranpa batean erori eta gero, honek komunikatzen dio gurasoak izan behar direla. Mr. Foxek, orduan, tranpa indargabetzen du eta bere bikoteari agintzen dio lapurraren bizitza bukatu dela. Horretarako, lan serio bat lortzen du, kasetari moduan, eta aitatxo baten ardurak txintxo betetzen ditu. Baina gauza guztiek dituzte bere mugak. Adinaren krisia dela edo auskalo zergatik, Mr. Fox-ek bere garaiko izaera berreskuratzen du eta planak egiten hasten da bere desioak asetzeko. Eta noski, nahi hauek lapurtzera eramaten dute berriro. Hori bai, aurrean dituen etsaiak ez dira makalak, putaseme hutsak baizik. Eta ez da pasako denbora asko animali guztiek hori jakin arte.
Premisa honekin, Wes Andersonek filme benetan dibertigarri eta original bat osatu du. Bere alde, animaliek egiten dituzten gauza harrigarriak jokatzen dute, ez pentsa gizakien portaera berberak dauzkatenik, eta Andersonek beti ematen duen ukitu ausart hori emaitza oso xarmangarri bat lortzen du. Bestalde, badago gatazka familiar bat konpontzeko erdian eta gainera, Mr. Fox pertsonaia tipo benetan liluragarria agertzen da, ezinezkoa da irrifar bat ez margoztea gure aurpegian, nahiz eta lotsagabe galanta izan (Estatu Batuetan George Clooneyk jarri zion abotsa). Eta ez da xarma handia daukan pertsonai bakarra, ia gehienek zeozer ahaztuezina erakusten. Ez ahaztu, Fantastik Mr. Fox, ume eta adineko pertsonek gozatzeko moduko pelikula bat.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide