Sasien Sehaska ekimena abian jarri da

Txabi Alvarado Bañares 2010ko uzt. 12a, 08:45

Sasien Sehaska Amurrion sortutako proiektua da. Ekimen honen helburua herriko zein Aiaraldeako beste zonaldeetako auzokideen arteko komunikazio eta elkarrekintza bultzatzea da. Horretarako ostegun honetan mahaingurua egin dute Amurrioko kultur etxean zeinetan haraneko hainbat kolektibo zein auzokidek parte hartu egin duten.

Sasien Sehaska Amurrion sortutako proiektua da. Ekimen honen helburua herriko zein Aiaraldeako beste zonaldeetako auzokideen arteko komunikazio eta elkarrekintza bultzatzea da. Horretarako ostegun honetan mahaingurua egin dute Amurrioko kultur etxean zeinetan haraneko hainbat kolektibo zein auzokidek parte hartu egin duten.
    Mahainguru honetan Aiaraldean dauden hainbat arazoren inguruan hitz egin da. Hasteko, Lateorroko antenaren aurkako auzokideen ordezkariak uhinek ingurugiroan eta osasunean eragiten dituzten kalteez mintzatu egin da bilerara bertaratu den  geobiologia aditu batekin batera. Mugikorrek, wifiak, TDTak eta antzekoak eratutako uhinen kaltegarritasunaz ohartarazi egin dute eta baita gero eta antena gehiago dagoela azpimarratu ere. Hori dela eta, bistarako ikusezinak diren uhin hauen gutxitzearen eta erregulazioaren alde borrokatzeko deia bultzatu egin dute.
    Baina bestelako gaiak ere jorratu egin dira Sasien Sehaska kultur elkartearen lehenengo bilera honetan. Zanpazu Bizirik plataformaren kide batek Aiaraldean eraikiko diren zentral eolikoen inguruan hitz egin du. Hasteko, energia berriztagarriak produzitzen dituzten Iberdrola bezalako enpresen negozioa lotsagarria dela salatu egin du, diru publikoa beraien interesen arabera erabiltzen dutelako. Hortaz gain, eta mota honetako eraikuntzek eragiten duten inpaktu ekologikoa azpimarratzearekin batera, gobernuak legeak urratu egiten dituela salatu egin du, parke edo zonalde babestuetan zentral eolikoen eraikuntza bultzatzen duelako. Amaitzeko, gatazka hauentzako dagoen irtenbidea herritarren mobilizazioa dela argudiatu du; honi baitiote, bere hitzetan, benetako beldurra boteretsuek.   
    Gai hauek jorratu ondoren, Sasien Sehaskako kideek arazo guztien kausa komuna gaur egun indarrean dagoen sistema ekonomiko kapitalista dela helarazi dute; sistema ekonomiko honek gero eta kontsumo handiagoa bultzatu egiten duelako, honek dakarren baliabide naturalen gehiegizko esplotazioarekin batera.
    Aurrekoari lotuz, arazo guzti horiek koordinatzeko eta herritarren elkarrekintza eta borrokak sustatzeko premia azaldu egin da. Auzokideek erabakiak Udalaren edota inolako beste botereren pean egon barik hartzea beharrezko dela ondorioztatu egin dute Sasien Sehaskako kideek; konponbide eta erabakiak herriak herriarentzat hartu egin behar dituela hain zuzen ere. Horregatik, auzokideen arteko elkarrekintza eta parte hartzea bultzatzeko helburua finkatu egin dute eta horretarako abuzturako gure inguruan dauden gatazken (eolikoak, antenak, AHTa, gaztetxe falta…) laburbilduko duen dossier bat idaztea erabaki dute, herritarrak informatu eta proiektuan parte hartzera bultzatzeko asmoarekin.

Sasien Sehaskako kideekin kontaktuan jartzeko: sasiensehaska@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide