“Zerbitzu Sozialen Legea ez betetzearen ondorioak” Foru Aldundiak bere gain hartzea eskatu dute Artziniega, Laudio eta Okondoko udalek

Erredakzioa 2017ko ots. 3a, 07:00

Argazkia: EH Bildu

Aldundiak ezarritako "bi urteko luzapena" dela eta egin du udalek eskaera hori.

Zerbitzu Sozialen Lege berria dela eta EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute Artziniega, Laudio eta Okondoko Udal Osoko Bilkuretan.

Abenduaren 26an onartu zen lege hori. EH Bilduk adierazi du horren ondorioz zerbitzu sozialak “eskubide subjektibo” bihurtu direla eta, ondorioz, “eskubide horien urraketa bat emanez gero, herritarrek aukera izango dutela epaitegietara joateko”.

“Aldundiaren utzikeria”
Baina koalizioak salatu du Arabako Foru Aldundiak berrantolaketa egiteko trantsiziozko bi urteko luzapena ezarri diela udalerriei, legea jada indarrean dagoen arren. Hori dela eta, mozioak adierazten du udalek ez dituztela euren gain hartuko bi urte horietan legea ez betetzearen ondorioz egon daitezkeen arazoak.  

Zerbitzu sozialen mapa zehazterako orduan Aldundiak erakutsitako “utzikeriaren” ondorioa da bi urteko luzapena, EH Bilduren ustez. Modu horretan, udalerriak “babesik gabeko egoera larrian” geratu direla salatu du koalizioak, ez delako zehaztu nola gauzatu eta finantzatuko diren zerbitzu sozialak.

EH Bilduk azaldu du zerbitzu sozialen mapa uztailean onartu zela Aldundiko instituzioen arteko batzordean. “Abendurako proposamena egiteko konpromisoa hartu zuen Foru Gobernuak bilera horretan, baina du bere hitza bete eta horrek ekarri gaitu ezohiko egoera honetara”.

Arabako beste sei udalerritan ere onartu da mozioa: Asparrenakoan, Barrundiakoan, Donemiliagakoan, Leguitokoan, Zigoitiakoan eta Zalduondokoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide