Korrikaren 20. edizioari buruzko zenbaki berezia argitaratuko du bihar Aiaraldea Egunkariak. 16 orriko aldizkaria izango da, eta euskararen aldeko ekimen horren nondik norako ugari bilduko ditu: eskualdeko hainbat antolatzaileri eginiko elkarrizketak, herri bakoitzeko ibilbide eta ordutegiak, ikastetxeek egingo dituzten ekimenei buruzko informazioa eta abar.
Jarraipen berezia
Aiaraldea hedabideak Korrikari egingo dion jarraipenaren zati txiki bat baino ez da izango biharko egunkaria. Hemen ikusi daiteke zer jarraipen egitea aurreikusi duen hedabideak.