Tokikomen bidez, Otxandioko hasiera ekitaldia ikusteko aukera eskainiko du aiaraldea.eus-ek. Iruñean ere egingo da zuzeneko jarraipena. Euskal hedabideek elkarlanean ekoitziko dute telebista saio bateratua. Berria, EITB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistarekin batera gauzatuko da emanaldia.
Otxandioko saioa
Otxandioko saioa martxoaren 30ean 16:00etan hasiko da. Aurkezle gisa arituko dira Ilaski Serrano eta Ekhiñe Atorrasagasti ETB eta Hamaika Telebistako kideak. Aurreratu dutenez, batez ere, Otxandioko giroa eta elkarrizketak izango dira saioaren ardatz. Lehen kilometroen nolakotasuna ere islatuko dute. Aurten, gainera, Urtsa Errazti izango da, besteak beste, lekukoa lehenbizikoz eramango duena, Korrikako sortzaileak izango dira omenduak eta.
Iruñeko emanaldia, berriz, apirilaren 9an izango da. Saioan, azken kilometroak eta amaiera ekitaldia izango dira nagusi. Hori dela eta, "20.Korrika amaiera Iruñean" izenburua jarri diote.