Apirilaren 9an bukatuko da Iruñean 20. Korrika. Aiaraldeko euskaltegiek autobusez bertaratzeko deia egin dute.
8:30ean izango da irteera Urduñatik (suhiltzaileetatik), 8:45ean Amurriotik (elizako biribilgunetik) eta 9:00etan Laudiotik. Itzulera, aldiz, 19:00etan aurreikusi dute. Bidaia txartelak Amurrio eta Laudioko AEKn zein Urduñako udaletxean eros litezke 9 euroren truke.