Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko Udalek jakinarazi dute euren herritarrak ere kaltetuko dituela bulegoen itxierek. Horregatik, horren aurka mobilizatzen ari diren taldeak babestuko dituzte.
Tokiko erakundeek gogoratu dute Kutxabankek jatorri publikoa daukala eta eginkizun hori ez duela galdu behar etekinak lortzeko. Gainera, nabarmendu dute herritar kaltetuenak adinekoak izango direla.