Ostegunean eta ostiralean igaroko da Korrika Aiaraldetik. Hori dela eta, bi lehiaketa berezi jarri ditu martxan Aiaraldea hedabideak.
Selfie lehiaketa izango da lehena. Nor bere buruari ateratako argazkiak bidaliz parte hartu ahal izango da lehiaketa horretan. Bigarren lehiaketa boomerangena izango da, Boomerang aplikazioarekin eginiko bideo sekuentzia labur eta errepikakorrak bidalita.
Amurrioko Abiaga jatetxean degustazio menu bana zozketatuko da lehiaketa bakoitzeko parte hartzaileen artean. Animatu!