Domekerö familientzako aisialdi programa abiatuko dute berriro bihar Tertangan

Umeentzako ekintza Tertanga.

Urtxintxak kudeatzen duen eraikinean igandean hasiko dituzte ekintzak eta urtea bukatu arte luzatuko da egitaraua. Bi ildo jorratuko dituzte; Domekerö eta familien irakurle kluba.

Hurrengoak izango dira jarduerak:

Domekerö programazioa
* Maiatzak 7:  Domekerö hasierako jaia! Gora udaberria!.
* Maiatzak 14: “Plater dibertigarriak” sukaldaritza familian tailerra.
* Maiatzak 21: Munduko jolasak; familian jolastuz gozatu!.
* Ekainak 4: Auzolanean euskaraz; Euskararen jolasgunean auzolan eguna!.
* Ekainak 11: Bolo txapelketa,Tertangako Bolo elkartearekin elkarlanean.
* Irailak 17: Birziklapen tailerra familian.
* Irailak 24: Jolas kooperatiboak eta egurrezko jolasak.
* Urriak 1: Altxorraren bila herrian zehar.
* Urriak 8: Kontzertu didaktikoa, Aiaraldeako musikariekin.
* Urriak 15: Irteera Urduñara.
* Urriak 22: Bertso rap saioa familian. Aiaraldeko Bertso Eskolaren eskutik.
* Azaroak 5: Zinema euskaraz!.
* Azaroak 12: Munduko errezetak; sukaldaritza tailerra familian.
* Azaroak 19: Familian euskaraz gozatu! Jolasak familian Aiaraldeako AEKrekin elkarlanean.
* Abenduak 10: Gora Euskara! Euskararen jaia.
* Abenduak 17: Olentzeroren etxera txangoa!.
* Abenduak 22: Domekerö amaierako jaia-Iluntze mitologikoa eta.
 
Familien Irakurle Kluba programazioa
* Maiatzak 28: Familien irakurle kluba hasiera! ipuin kontalaria + tailerra + askaria.
* Ekainak 18: Familien irakurle kluba: ipuin kontalaria + tailerra + askaria.
* Urriak 29: Familien irakurle kluba: ipuin kontalaria + tailerra + askaria.
* Azaroak 26: Familien irakurle kluba amaierako jaia: ipuin kontalaria + tailerra + askaria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide