Bi atal berri estreinatuko ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariak gaur

Erredakzioa 2017ko eka. 6a, 22:47
Inprentan dago dagoeneko hamabostekaria. / aiaraldea.eus

Eskualdeko argazkilarien txokoa izango da bata eta “Historiaren istorioak” bestea.

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 71. zenbakia. Ohikoan bezala, hainbat eduki izango ditu. Zurrumurruen aurkako borrokari buruzkoa izango da erreportaje nagusia. CEAR-Euskadi erakundeak Laudion eta Amurrioko hainbat auzokiderekin egin duen dinamika izango du hizpide.

Egongo dira baita beste artikulu batzuk. Kultur atalean Luis B. Rodriguez Ibernia izango da protagonista. Kirol atalean, aldiz, Andima Errazti Guarestiri eginiko elkarrizketa topatu ahal izango du irakurleak.

Bi atal berri
Bi atal berri estreinatuko ditu biharko aleak. Eskualdeko argazkilarien txokoa izango da horietako bat. Ale bakoitzean Aiaraldeko argazkilari baten irudi esanguratsuenak ikusteko aukera izango du irakurleak, argazkilariaren beraren azalpenekin batera. Bego Guillén Amurrioarrak inauguratuko du atal hori.

Beste atala “Historiaren istorioak” izango du izenburu eta eskualdeko historiaren pasarte bat kontatzea izango du helburu, modu irakurterraz batean idatzita eta ilustrazio baten laguntzarekin. Aketza Merino historialariak ikertutako bandoen gerra izango du hizpide atal horren lehen aleak, eta Aimar Gutierrezek ilustratuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide