Herriaren garaile Euskal Herriko trinket txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 12a, 11:02
Larunbatean izan zen finala / Herriaren

Iker Yuste eta Aimar Amondo bikoteak lortu zuen txapela, Iruran larunbatean jokatutako finalean.

Aimar Amondo eta Iker Yuste jokalariek osatutako bikoteak irabazi zuen taldekako lehia, Gazteleku taldea 40-32 garaituta. Hala, Kluben Euskal Ligako txapeldun titulua ekarri dute Aretara laudioarrek, nahiz eta Txapelketako Batzordeak ofizial egiteko zain egon. 

Amondok eta Yustek Andoaingo Gazteleku taldea izan zuten aurkari, hots, Huizi-Etxebarria pilotariak. 12-2 galtzen hasi ziren laudioarrak, baina 21-9 irauli zuten markagailua, 25-22 aurretik jarri ziren eta 31 tantora berdintzea lortu zuten. Hortaz, bizia izan zen lehia, eta azkenean 40-32 irabazi zuten aiaraldearrek. Asier Fernandez de Zuazok ez zuen zortea alde izan, eta galdu egin zuen Endika Arizmendi hernaniarraren aurkako partida. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide