Erretes Tudelari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Otsati elkarteak

Erredakzioa 2017ko uzt. 13a, 07:12
Erretes Tudelako jaietan egongo dira argazkiak ikusgai.

Uztailaren 22an erabakiko dituzte sarien irabazleak Erretes Tudelako Jaietan.

Erretes Tudelan hartutako argazkien lehiaketa abiatu du Otsati elkarteak. Uztailaren 18an bukatuko da epea irudiak aurkezteko eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 bidali ditzake otsatielkartea@gmail.com helbide elektronikora.

JPG euskarria erabili behar da eta irudiak 30 zentimetroko luzera izan behar du bere alderik luzeenean eta 200 ppp-ko kalitatea.

Sariak
Uztailaren 22an Erretes Tudelako Jaietan egongo dira ikusgai argazkiak eta zenbait sari egongo da.

Alde batetik, epaimahaiaren saria 60 eurokoa izango da eta herrikoa 40 eurokoa.

Horrez gain, parte-hartzaileen artean zozketatuko dute blackkamerarekin ikastaroa egiteko % 30eko deskontua. Gainera, epaile herrikoien artean ardo botila eta olagarroa zozketatuko dituzte.

Ikusi Erretes Tuterako jaien egitaraua hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide