Hiru lan deialdi ireki ditu Gurutze Gorriak, errefuxiatuei harrera egiteko

Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 07:00

Gurutze Gorriaren Laudioko egoitza, artxibo irudi batean.

Psikologo bat, gizarte hezitzaile bat eta lege-aholkulari bat behar dituzte.

Hiru lan deialdi zabaldu ditu Gurutze Gorriak Aiaraldean. Gizarte hezitzaile, psikologo eta lege-aholkulari bana kontratatu nahi dituzte horrela, eskualdera etorriko diren errefuxiatu eta immigranteei harrera egiteko. Errefuxiatuei harrera egiteko pisuak prestatu dituzte Amurrio eta Laudioko udalek. Laudion 12 lagunentzako espazioa dago eta zortzirentzako, aldiz, Amurrion.

 

EUDELek abian jarritako programa baten bitartez ari dira iristen errefuxiatu eta immigranteak eskualdera. Gurutze Gorria ari da egitasmo hori kudeatzen, eta horretarako zabaldu ditu aipatutako hiru lan deialdiak. Erakunde horretatik adierazi dutenez, uztailean iritsi ziren programako lehen kideak Aiaraldera. Hainbat jatorritako pertsonak ziren: Siriakoak, Ukrainiakoak eta Argeliakoak.

 

Psikologo posturako lan deialdiari buruzko informazioa hemen ikusgai.

 

Gizarte hezitzaile posturako lan deialdiari buruzko informazioa hemen ikusgai.

 

Lege-aholkulari posturako lan deialdiari buruzko informazioa hemen ikusgai.

 

Elkartasun ekimena azaroaren 4an
Azaroaren 4an Laudion jarraipena emango zaio urte hasieran abiatutako errefuxiatuen aldeko ekimenen olatuari. Lan-talde bat dago egun horri begira lanean, eta herriko norbanako zein kolektiboak animatu dituzte egunaren antolakuntzan parte hartzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide